jueves, 30 de julio de 2009

Zorionak zuei, zorioneko gu


Gaurkoan 30. eguna du Uztailak; gaur du lehen urtebetetzea Toxic Twins ekimenak. Bueno egia esatera bezperan hasi zen dena, telefono dei batekin. "Zer iruditzen zaik bihar zuenean kontzertua egingo bagenu?" Zioen Goiburuk telefonoaren bestaldetik.


Berehala jarri genuen martxan lantaldea. Meskalero eta gure Sheriffa afariaz arduratuko ziren, Eneritz deialdia zabaltzeaz eta ni ba lan egiteaz... Asteazkena nire laneguna baitzen eta da.


Toxic Twins & Evil Cymbal hartu zuten izentzat ordukoan. Berandu hasi zen kontzertua eta are beranduago amaitu genuen. Ederra izan zen, lehen aldiek berez izaten duten xarma eta berezitasun punttu horrekin. Deabruak Teilatuetanen abestiak, Bide Ertzeanenak, Balerdi Balerdiren bertsio bat eta nola ez La Bamba.


Ondoren ba betikoa, garagardoak nonnahi (bero egiten zuenez bagenuen aitzakiarik), eta Evil Cymbalen bataioa Dj bezala.


Zorionak beraz lehen urtebetetze honetan gau hartan gurean izen zineten guztiei eta zorionekoak gu Toxic Twins 2.0 bertsioa ere ezagutzeko zortea izan dugulako.


3 comentarios:

  1. urteurrenak (birra bat edo bi, edo hiru) merezi dik, gero pasako gaituk!
    Balerdi Balerdi, ez nintzen akordatzen...

    ResponderEliminar
  2. aupa fabi han! nostalgikoa jarri haiz baina lekukotza polita utzi duk meskaleroen gunean. aupa zuek, milesker zuei!

    ResponderEliminar
  3. aupa meskaleroak!!
    dagoeneko urte bete igaro da, eta zenbat gauza gertatu diran urte honetan...
    zorionak Toxic eta zorionak denoi!!!

    hurrengoa noiz?

    ResponderEliminar