jueves, 2 de julio de 2009

Galtzailearen ederra


Lurrera erori, eta berriro jaiki. Porrot bat bestearen atzetik jaso, eta amorerik ez eman. Galtzailearen ederra!
Gehiago izango dira, baina gutxik islatuko dute Peter Buckleyk baino hobeto bizitzaren borroka. Borroka izan baita Buckleyren bizitza. Boxeolaria baita.
Munduko beste edozein boxeolari baino borroka gehiagotan aritu da, eta inork baino gehiago galdu ditu: 256 orotara. Ondoren Munduko, Europako, Erresuma Batuko eta Commonwealth-eko txapeldun izango ziren 42 boxeolariren aurka belaunikatu behar izan du. Azken bost urteotako marka ia berdindu ezinekoa da: 88 galdu ditu segidan.
Eta, hala ere, ez du inoiz etsi, eta egunero entrenatu da, eta borrokaldi eskaintza guztiak onartu ditu.
Munduko boxeolaririk txarrena izendatu dute borrokalaririk adoretsuena izan dena. Gaur gauean du azkeneko borroka, hirurehungarrena.

********
Iragan urriaren 31an argitaratu nuen hizpide hau Berria-n. Istorioa ederki amaitzen zela iruditu zitzaidan. Baina gero jende pilo batek galdetu zidan zer egin zuen Buckleyek bere azken konbatean. Bada irabazi egin zuen, eta azken round-ean.

1 comentario:

  1. gogorra gizon honen bizitza....
    zenbait burruketan uste dut bera bezala sentitu naizela....
    zuek... ez?

    EZ DUT ATZERA EGINGO....

    ResponderEliminar