jueves, 5 de mayo de 2011

Azkenean ezin

Bart gaua, telebistan futbola den gehienetan bezala tabernan giro lasaia. Goizean irakurria nuen prentsan gauean Rio Bravo western ederra botatzen zutela, beraz pentsatu nuen "ea nahiko goiz itxi eta behintzat pelikularen amaieraz gozatzeko okasioa dudan".
Gaua neuk pentsatu bezala zihoan, lasai, ahalik eta bezero kuttunetako batzu atetik sartzen ikusi nituen arte. Garagardoa gora garagardoa behera gauerdia bazen tabernatik irteterako. Azkenean pelikularen amaierako kredituak agertzen hasi zirenean iritsi nintzen etxera, kabenzotz!
Halere aitortu behar, Vetusta morla taldearen azken diskaren beste entzunaldi batek merezi duela horrelako sakrifiziorik

jueves, 17 de marzo de 2011

Zurekin dantzatu nahi nuke

Bide Ertzean

Martxoak 25, ostirala. 22:30 | Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

ETBk grabatu egingo du Sopelako emanaldia eta, aurrerago, “Gaztea Live” saioan eskainiko dute.

Orain dela urte bete bertan izan ginan eta benetan gozatu genuen kontzertua, aretoa eta giroarekin, ederra benetean aretoa, txikia, akustika onarekin, ziur kontzertu paregabea izango dugula. Begira nor topatu genuen ingurua ezagutzen.


jueves, 3 de marzo de 2011

MESKALEROAK SOUND SYSTEM


Ostirala martxoak 4 Meskal Tabernan.
Ihauterietan musika entzun, abestu, goxatu eta dantzatu nahi dugulako....

domingo, 2 de enero de 2011

Uzturren


Urteberri eguna mendira joateko aprobetxatzen du askok, neronek ere azken urteetan ohitura hori nere egin dut eta, taberna itxi, txakurra hartu ea Uzturrera joaten naiz oheratu aurretik. Aurten neroni izan naiz gora iristen lehena, 8:06 nire ordularian, eta argazki hau atera nuen. Gozatu egin nuen erdi ilunpetan mendian gora, eta urtea hasteko era ederra zela pentstuz heldu nintzen gora.
Zuei ere urte berri on! eta ea mendian ikusten garen