jueves, 5 de mayo de 2011

Azkenean ezin

Bart gaua, telebistan futbola den gehienetan bezala tabernan giro lasaia. Goizean irakurria nuen prentsan gauean Rio Bravo western ederra botatzen zutela, beraz pentsatu nuen "ea nahiko goiz itxi eta behintzat pelikularen amaieraz gozatzeko okasioa dudan".
Gaua neuk pentsatu bezala zihoan, lasai, ahalik eta bezero kuttunetako batzu atetik sartzen ikusi nituen arte. Garagardoa gora garagardoa behera gauerdia bazen tabernatik irteterako. Azkenean pelikularen amaierako kredituak agertzen hasi zirenean iritsi nintzen etxera, kabenzotz!
Halere aitortu behar, Vetusta morla taldearen azken diskaren beste entzunaldi batek merezi duela horrelako sakrifiziorik

No hay comentarios:

Publicar un comentario