jueves, 30 de julio de 2009

Zorionak zuei, zorioneko gu


Gaurkoan 30. eguna du Uztailak; gaur du lehen urtebetetzea Toxic Twins ekimenak. Bueno egia esatera bezperan hasi zen dena, telefono dei batekin. "Zer iruditzen zaik bihar zuenean kontzertua egingo bagenu?" Zioen Goiburuk telefonoaren bestaldetik.


Berehala jarri genuen martxan lantaldea. Meskalero eta gure Sheriffa afariaz arduratuko ziren, Eneritz deialdia zabaltzeaz eta ni ba lan egiteaz... Asteazkena nire laneguna baitzen eta da.


Toxic Twins & Evil Cymbal hartu zuten izentzat ordukoan. Berandu hasi zen kontzertua eta are beranduago amaitu genuen. Ederra izan zen, lehen aldiek berez izaten duten xarma eta berezitasun punttu horrekin. Deabruak Teilatuetanen abestiak, Bide Ertzeanenak, Balerdi Balerdiren bertsio bat eta nola ez La Bamba.


Ondoren ba betikoa, garagardoak nonnahi (bero egiten zuenez bagenuen aitzakiarik), eta Evil Cymbalen bataioa Dj bezala.


Zorionak beraz lehen urtebetetze honetan gau hartan gurean izen zineten guztiei eta zorionekoak gu Toxic Twins 2.0 bertsioa ere ezagutzeko zortea izan dugulako.


martes, 28 de julio de 2009

Asteartea, atseden eguna


Meskalero ez direnek jakin beharko lukete Meskal tabernan "astelehena" asteartean dela. Hau da, jai eguna asteartearekin tokatzen dela.

Meskalero batzuk berriz "bixamona" edo "astelehena" astelehenean, asteartean... behar baino gehiagotan dugula, alegia. Animo!

sábado, 25 de julio de 2009

Aspertuta? Ez eskerrikasko.

Uztaileko egun beroak horrela izaten dira gurean, lasaiak. Blogariek ere alde egin digute; Goiburu eta Win Errioxa aldera joanak ditugu eta bertako ardo guztia edana izango dute jada, Buckleyren berririk ez dugu aspaldion (merezitako oporraldian da), eta Meskalero jauna ere joana zaigulakoan nago (astebukaera pasa edo...). Toxic twins-en (edo crazy cymbalenak agian) fans-ik ere ez zaigu ageri, atzoko ajea pasa ezinik ibiliko dira.
Eta zer, taberna zuloan bakarrizketan, zerbait errez egoteak ere badu bere xarma ezta? Zerbeza frexko bat edan, Wilcoren azken diska entzun, prentsa irakurri... bada bai zereginik.
Utzi beharrean zaituztet, bezero agurgarri bat sartu berri zait.
Ondo izan.

jueves, 23 de julio de 2009

Meskal beti bezala dago!

toxic twins kontzertuaren biharamunetik bertatik igaro gabe eta hara! meskaleroen bideoak, zientoka argazki jai giroan, elkar besarkatuz eta muxukatuz... hori da gozamena.

Buckley, mezu hau idazten ari garen bitartean janis joplin entzuten ari gara. Hi bertan egongo bahintz!...

Meskal beti bezala dago: Idoia lanean, Fabi han ikusmiran, Lorena Punta-Canara begira, Win zerbezak atera eta atera eta Laura Pausini beti bezain eder!!!

Toxic Twins itzuliko da, uste baino lehen eta nork daki itxuraldatuta!!

Goiburuk pasa den larunbateko kronika idazteko hitza hartzen du. Joseina Etxeberria etorri ez zenez... badakizue, proportzioak ez ziren bete. Hemen gauak lau ertz ditu, eta euskaraz hitz egiten da.

Leihotik dakusat gaua....

Gaueko beste plazer bat.....
KORTATU
ups ! barkatu, beste talde batena da kanta
mesedez Goiburu jauna argituko zeniguke ?


VIDAS CRUZADAS

Kontzertuko une berezia, Quique gonzalez en Vidas Cruzadas.
Plazerra benetan.
Imak esaten duen bezala guk Meskaleroak ere, maite ditugu
Quique, Jacob, Javi eta karlos.
Mila esker Toxic Twins & Crazy Cymbal

Al arder la rama
Las estrellas ardieron también
Y una vez en calma, me largué .....



Nik ere musikari izan nahiko nuke


Hori da argazki hau ikusitakoan atera berri dudan ondorioa, zuei zer iruditzen? Gero esango duzue musikariek ez duzuela ligatzen ezta? (hala nahi izanezgero behintzat). Zerbeza esku batean, neska kuadrila inguruan, hori baino plan hoberik zaila ezta?
Uste dut Larunbataz geroztik fan fenomeno berri bat duzuela inguruan.

miércoles, 22 de julio de 2009

Deabruak Teilatuetan, aste honetako saioak bertan behera

Aste honetako saioak bertan behera geratu dira. Gernikako gaztetxean eta Areta-Laudioko parkean aritzekoak ginen ostegunean eta ostiralean, hurrenez hurren. Adi! Aste honetako saioak bertan behera geratu dira taldekide bat gaixorik dagoelako. Barka eragozpenak

martes, 21 de julio de 2009

Aupa Mikel Astarloza!



Azkenean bai, merezita bai horixe!!! Biba zu eta amets, gorka, igor, egoi, samuel.... ona, ona! Gora Euskal herria!

Toxic Twins & Crazy Cymbal, saioko argazkiak

Argazkiak
Egilea: @Unai hot
http://tinyurl.com/mhp4z3

Bideoa
Egilea: @Unai hot
http://www.vimeo.com/5694532

INKESTA!!

TRANGO ?






LEVI´S ?

Happy family 2



champs elysee-ko podiuma ez da izango hau baino hobea. Ezta atzetik daramaten tropela ere... Meskal gaua, too much!
Argazkian, ezker eskuin, lore sorta banatu zuen "Michelle", saria jaso zuen "Toxic 1" eta lasterketako zuzendari "Este...bar".

lunes, 20 de julio de 2009

Gora musika!


Kontzertuaz ere egin beharko ditugu bi hitz ezta? Ederra, hirukote honek txundituta utzi gintuen beste behin. Ima, Joni ahots batzuek sartzea falta, bestela ederki (baita atea irekitzen ere) Karlos, bikain (eta crazy, eta sexual, eta...).

Geroko parrandaz zer esan? agian "primeran" da hitz egokia ezta?

Aupa Toxic, aupa zuek, aupa Meskal, eta aupa denok...

Happy family


eneritz, alaitz, lorena... zutik iraun zutenen artean. Besteak, bidean galdu ziren. Toxic Twins & Crazy (sexual) cymbal antologikoa izan zen seinale. Ehun ginen, hogeita bi... meskalen pozik biziko gara beti!

domingo, 19 de julio de 2009

Meskalero guztientzako oharra

MILA ESKER LAGUNAK !!

BENETAKO PLAZERRA !!

PD: arazo "teknikoa" direla eta, laster izango duzue Meskalen eta inguruan gertatutakoen berri
PD2: Buckley gogoan zaitugu!!

sábado, 18 de julio de 2009

Meskaleroak, manifestua entzun-entzun...

Toxic twins & Crazy Cymbal prest!

Don't know much about history. Don't know much biology. Don't know much about a science book ...
Toxic 1, Crazy Cymbal & Toxic 2 mescal tabernan atzo goizaldean. "Aproximaciones" sesioa.

Aritz deabruak ez dator gaur meskalera, baina, hirukote! bere aholkua jarraitu

toxic twins & crazy cymbal, hankaz gora

Emanaldiaren bezperan bittor-enea alde batera utzi eta meskalera etorri gara. Konturatu orduko gaua aurrera doa, unai hot etxera joan da eta besteok dagoeneko galbidean sartuta... Eta bihar kontzertua! ezin biharko indarrak gorde, unean unekoa jarraitzen ari gara alboan meskaleko sheriffa eta fabi han alboan ditugula. hau da hau marka!

viernes, 17 de julio de 2009

Gure guruak (musikaz)


Euskal musika? Ba al da horrelakorik? Ba al zenekiten irratsaio bat, demagun ordubetekoa, euskarazko musika hutsez eginez gero, jendeak gorroto hartuko liokeela irratsaio horretan entzundako musikari eta taldeei? Arraroa egiten zait niri, badirelako gaztelaniazko musika soilez eginiko irratsaioak, frantses hutsezkoak, ingeles hutsezkoak... Non dago gaitza? Euskarak du errua? euskara hutsezko irratsaio ez musikal luzeak entzuten dira, eta ez dirudi horrek esatari eta gonbidatuekiko gorroto automatikoa pizten duenik. Euskaraz ingelesez adina musika desberdin ekoizten da, ez dut uste, beraz, estilo musikal bakar bateko irratsaioak bakarrik egin daitezkeenik. Arazoa orduan euskarak eta musikak bat egiteak dakar? Ez al da ba gurea kantuan eta dantzan egiten duen herria, duela, gutxienez, 2.0000 urtetik hona? Galderak baino ez ditut, eta haserre erraldoia, aste honetako Argian Sustrai Colinak Joseina Etxeberriari eginiko elkarrizketa irakurri ostean. Hona gure guruaren perla batzuk

Komertziala den oro badela esango banizu...
Errepikatzearen artea da gurea. Abesti bat behin jartzea ez da nahikoa. Bi aldiz jarriz gero jende gehiago harrapatzen du, eta hiru aldiz jarrita are jende gehiago. Horregatik aukeratzen dituzte diskoetxeek ahal bezain goiz harrapatzen zaituzten singleak.
Gaztea entzunda ingelesezko kantek goizago harrapatzen gaituztela ondorioztatu behar al dut?
Ordubetean 3-4 euskal kanta jartzeko kanona daukagu, baina ni ez naiz aldekoa. Mesede egin dezakeen gisan gorrotoak sortu ditzakeela iruditzen zait. Ordubetez euskal kantak baizik ez jartzea kaltegarria litzateke kanta horientzat.
Zeinek esan dizu hori?
Audientziek erakusten dute zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, eta entzuleria ahal bezain zabala biltzera kondenatuta gaude. Hamar lagunentzako irratia egiteko, etxeko sukaldetik egingo genuke.
Zuen ildo musikalarekin bat ez datorrena baztertzen duzuela esaten ari zara?
Diskriminazio positiboa egiten saiatu arren, garbi daukagu sartu behar genituen kanta guztiak ez ditugula sartu, eta sartu behar ez genituen kanta batzuk sartu ditugula.
Sormena eta taldeen arrakasta baldintzatzen ari zarete!
Ezin gara beti haize kontra ibili. Surflari gizagaixo batzuk baino ez gara, eta olatu handi bat badator ez daukagu hartu eta ahal bezainbat metro zutik egiten saiatu beste erremediorik. Olatuari aurre eginez gero, azpian hartuta pasako gintuzke.
Izan ere, zuentzat dena da sekulakoa, kristona, bonbazoa, kañeroa...
Kalean gaztetxoak ikusi eta eurengana iristeko zer egin dezakedan pentsatzen dut beti. Ehiztari lana da gurea. Gu frontean gaude eta frontean goaz. Etorriko dira atzetik zuzenduko gaituztenak, maila jasoko dutenak, baina horretarako frontea egon behar da.
Irratia ez, Disko Festa zen frontea!
Gainditu egin ninduen eta ez dut oraindik gainditu. Badakizu zer den kanpoko musikarekin, bertakoaren kontra, droga bultzatzera zatozela entzutea?
Ez, niri ez didate sekula esan.
Hernanin diruzalea nintzen eta Barakaldon etarra, baina finean, langile puta bat baino ez nintzen. Produktu osoak 5.000 euroko kostua bazuen, nik 200 kobratzen nituen.

Bihar larunbata Meskal tabernan musika zuzenean

Toxic twins eta Crazy cymbal Bittor-enea entsealekuan ari dira Meskal gaua prestatzen. Kitarrak zorroztu, danborrak estutu, 1 2 3 4 oihukatu… eta aurrera! Lagunarteko giroko emanaldia izango da. Kantu gehienak eurak egindakoak dira, baina bertsioren bat edo beste entzuteko tartea ere izango da. Jaiari segida emateko DJ MJ musika jartzeko prest agertu da. DJ MJrena “black or white session” litzateke.

jueves, 16 de julio de 2009

Sessions "ekipoa" 6 hilabete dagoeneko

ez gera gogoratu, atea ireki eta lore sorta jaso dugun arte.
norena ote ?
gaur zergatik ?
ez al dugu ba larunbatean aurkezpena ?
dagoeneko badugu jarraitzailerik ?
dei batek argitu digu dena
gure burua larunbateko hitzorduan genuen, nola ez gogoratu orain dela 6 hilabete gertatu zena ?
ederra, berezia, bakarra, mundiala.....

Mila esker Bide Ertzean eko lagunak.
Zuena da erru guztia.
A zer oroitzapenak.



Emaitzaren zain eta aurkezpenaren zain, nahi dezutenean nahi dezutenerako.


Mila esker LAGUNAK !

MESKALEROAK UNUS PRO OMNIBUS, OMNES PRO UNO!

Lore sorta


Ahaztua nuen jada gaur uztailak 16. eguna zuela. Ahaztua baita ere sei hilabete igaro direla Leidorreko gau gogoangarri hartatik. Bada gogoratzen denik ordea, bestela ikusi zein loresorta ederra bidali duen gure txokora anonimo batek. Zuek ba al dakizue zerbait? Aupa zuek

Toxic Twins & Crazy Cymbal zuzenean, uztailaren 18an 22:00etan Meskalen



Larunbat honetan zuzenean! Esandako orduan hasiko da. Edateko eta musikaz gozatzeko aukera ederra. Gonbidapena zabala da

6 hilabete atzera eginez... "Leidor sessions"



2009ko urtarrilaren 16an bide ertzean taldeak "leidor sessions" zuzeneko kontzertuaren grabaketa burutu zuen tolosako leidorren. Une atseginak taldekideentzat, nola leidorren hala meskalen. Berandu baino lehen emanaldi hura CD-DVD formatuan argitaratuko da.

martes, 14 de julio de 2009

The Toxic Txikillos ?

Beste baterako agian toxic twins and the crazy cymbal en aurretik.
Musikak ez du mugarik,
guk jartzen dizkiogunak besterik ez.
Ikus bestela gazte hauek


Aritz Toxic Twinen anaia ez dator, baina arrastoa utzi nahi du

Toxic Twins & Crazy Cymbal zuzenean, uztailaren 18an 22:00etan Meskalen



Meskaleroen aurkezpen jaialdia hurrengo larunbatean, uztailak 18, gaueko hamarretan puntual-puntual hasita. Tolosan zuzeneko musika eta ondorengo festa, non eta Meskalen. Meskalero guztiak kontzertura gonbidatuta daude.

Irudian Meskaleko sheriff-a, Toxic 1 eta Toxic 2 artean.

sábado, 11 de julio de 2009

Evil Cymbal & Crazy Cymbal, two much! Gaur zortzi kontzertua

Lagunok, hor dituzue Toxic Twins bikotearen bidelagunak, 2008an eta 2009an hurrenez hurren. Nor baino nor hobea: izakeran, festa kontuetan eta musikan. Biak elkarrekin daude, non eta Meskalen! Toxic Twins taldeak agerraldiak egiten dituen toki bakana! Iaz Iñigo Arruti Evil Cymbal aritu zen bateriarekin. Aurten, Karlos Aranzegi Crazy Cymbal. Lagunok, gaur zortzi kontzertua. 22:00 Meskal Tolosa

viernes, 10 de julio de 2009

Crazy cymbal

Here is crazy cymbal Meskal tabernan 2009ko urtarrilaren 16-17 gauean... laster datu gehiago

jueves, 9 de julio de 2009

Toxic Twins & Crazy Cymbal zuzenean, uztailaren 18an 22:00etan Meskalen


Meskaleroen aurkezpen jaialdia hurrengo larunbatean, uztailak 18, gaueko hamarretan puntual-puntual hasita. Tolosan zuzeneko musika eta ondorengo festa, non eta Meskalen. Meskalero guztiak kontzertura gonbidatuta daude.

xabi expressek sua piztu zuela eta...

Zer da sua Xabik piztu zuenaren kontu hori? Hemengo argazki hau iazko urtezahar gauekoa da, ikusi zein kamixeta polita, eta erabilia gainera ez beste bikote horrena bezala berri berria. Irudiko bikotea gainera ez al da mundiala? Atzekaldean berriz "puente colgante"aren ordez kafe makina mundial bat, izan ere zubiak gurutzatzea beharrezko zaigun sasoi honetan, hori bezain garrantzitsua baita kafetxo bat inguruan dugula eginiko hitzaspertua. Gora gu ta gora kamixeta.

Zer eskatzen du herriak?




kontzertu usaia somatu eta jendea eskean ez da hasi ba.....

Gora zuek!!!
Gora Meskaleroak!!!

Xabi Expressek metxa piztu zuen…(2)



Gogoan aurreko astean idatzitakoa? (irakur berriro... http://tinyurl.com/nn5egg )

Etxean aspaldiko arroparen artean bi t-shirt aurkitu genituen
. Bat, argi teknikariari oparitu genion. Eta bestearekin zer gertatu da? Nork eskuratu du? Nora joan da?

Hona, erantzuta.

Balio handiko kamixeta zen, enkantean atera ala garesti saldu, bietako zein aukera egingo zenuke zuk?

Guk bada, hirugarren bidea hartzea erabaki genuen. Hartzaileari argazkia bidaltzeko eskatu eta lerro batzuk idaztea eskatu genion. Jaso ditugu biak, argazkia eta idatzia. Hona:


Gontzal jauregi
“ba hori... zer dan deabruak...neretzat/guretzat...ba galtzeko zorian zegoen xarma hori berrezkuratu duzue, naturaltasun falta dago gaurko eszenan ta horrela ez goaz inora. zorionak zeuen barneko bertsio ofiziala erakustearren, horrela denok irabazten dugu. IZAN DEABRU¡¡¡”.

Milesker zuri, Gontzal

Goiburu

miércoles, 8 de julio de 2009

deabruakteilatuetan.com klik egin eta...

Leihotxo hau agertzen da pantailan. Salmenta sustatzeko aukeratutako irudia gogoko duzue?

Show bussiness


Atzo deabruok ensaioa genuen eta ezin Michael Jacksonen hileta ikusi. Gaur han eta hemen begira, hainbat irudi ikusi ditut. Show bussiness-aren sortzaileak dira amerikarrak eta atzokoan argi utzi zuten horrelakoetan abilezia handia dutela. Hunkigarria izan zela iruditu zait. Irudi eta pasarte asko aipa daitezke baina niri argazki hau egin zait deigarri oso. Michaelen anaiak, berdin jantzita, beltzez, gorbata horia eta arrosa gorria paparrean, eta nola ez, eskularru txuriarekin!
Afroamerikarren gospel mezaren tankera hartu diot hainbatetan. Magic Johnsonekin barrez aritu ziren baina ezin ulertu esaten zuena. Tira, ea baten batek azaltzen duen Magicen speech barregarria.

Toxic twins & Crazy cymbal noiz iritsiko zain...


Astea aurrera doa, irudian agertzen den edalontzia laster izango dut eskuartean. Lanaldi murriztua, oporrak... aisialdiaren garaia, uztailekoa. Ez denentzat, ordea. Goiburu taldekako erlojupekoa edota MJren hileta elizkizuna ikusi gabe geratu zen. "Guk lan eta Fabi han jai"! Toxic twins & Crazy cymbal noiz iritsiko zain...

Bikaina

Fabi han bezala bataiatu berri nauk laukote. Txirrindulari aparta benetan, ikusi al zenuten nolako erreleboak atzo? Bere erreleboak kilometrokoak ziren. Ikusgarria. Uste dut taldeka osoarekin joan beharrean bakarrik joan izan balitz irabaz zezakeela, baina kontuak kontu gora taldelana zer demontre!
Atzo tolosako bidegorrian bizikleta gutxi baina patinetan bai jendea ugari...

martes, 7 de julio de 2009

Kolore guztietako "santuak"

Ama Kandida santu egingo dutela jakiteak poz handia eragin zuen Andoaingo Kaletxikiko auzotarren artean. Auzoko eta, oro har, Andoaingo biztanleek atsegin handiz jaso dute Ama Kandidaren inguruan Vaticanotik iritsitako albistea. Jai Batzordeak Jesusen Alaben kongregazioa eta, bereziki, Ama Kandida gogoan izan zuen pasa den igandean, auzotarren bazkarian. Urtero legez, lore sortarekin larogei urtetik gorako auzotarrek omentzen dituzte. Oraingoan, lore sorta bana jaso zuten auzoko adinekoek eta baita Ama Kandidaren kongregazioak ere. Esker onez eta hunkituta jaso zuten lore sorta.
Ama Kandidaren beatifikazioa 1996an iritsi zen. Hamairu urteren ostean, aldiz, kanonizazioaren mailarik gorenera iritsi da, santu izendatzeraino. Andoainen dagoeneko herritar asko dago egun handirako bidaia antolatzeko gogoz dagoena. Santifikazioa izan da, beraz, jaietako hizpide nagusia, baina ez bakarra.

Ez da dena ospakizuna izan, ordea, Kaletxikiko jaietan. Larunbatetik iganderako gauean gertaera larria izan zen Ontza elkartearen inguruan, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren parte hartzea beharrezko izan zirelarik. Elkartean bertan antolatu zen disko-jartzaileek sortu zuten soinuaren ondorioz, elkartetik oso gertu bizi den bizilagun batek Udaltzaingoari deitu zion. Bitartean elkartearen kanpoaldean festazaleak pilatzen joan ziren. Halako batean, salaketa jarri zuen pertsona bera pistola eskuan elkartera jaitsi zen, tentsioa eta zalaparta areagotuz. SOS Deiak telefonoan jasotako deiari erantzunez Ertzaintza elkartean agertu zen. Ertzaintzak deklarazioa hartu eta astelehenean epaitegira agertzeko agindua eman zien pistola elkartera jaitsi zuen emakumezkoari eta bere senarrari. Azken hau elkarteko lehendakaria da. Ikustear dago gertaera larri horrek zein ondorio ekarriko dituen aipatutako pertsonengan eta elkartearen zuzendaritzaren baitan.
Ospakizuna, poza eta istiluak; hirurak bat egin zuten Kaletxikiko jaietan.

Toxic twins & Crazy cymbal

Lortu dugu lagunak, badirudi gonbidatu bereziak izango dituztela taula gainean...
ikus enseguetako irudiak....
zeintzuek izango dira gonbidatuak?

lunes, 6 de julio de 2009

Txirrindularitza eta musika


Bai, berriro bizikleta kontuak, baina errieta ez egin niri, neu ez bainaiz hasi kontu hauekin. Kontua da, astotxoak e-posta erabili duela Amets Txurrukaren ereserkia denoi bidaltzeko, eta hariari tiraka….

Tom Simpsoni kantatu zion Ruperrek duela urte piloa, B.Atxagaren poema musikatuan. Hankasartze barkaezina egin zuten biek, eta oraindik ez diote bueltarik eman, Simpson Aubisque mendia igotzen ari zela hil zela baitiote, eta mundu osoak daki —beno, Ruperri eta B.Atxagari sinetsi ziotenek salbu— Mont Ventoux igotzen hil zela. Amets Txurrukaren ereserkiak ere B.Atxagak eta Itoizek elkarrekin osatutako abestia du oinarri.
Musika eta txirrindularitza elkarrekin lotuta ageri diren bi adibide baino ez. Baina ba al dakizue zein ziklistak inspiratu duen gehien musika munduan? Armstrongek? Merckxek? Coppik? Ez, ez, ez… Indurainek!! Bai, noski. Indurainek ez du abesti bat merezi —bat baino gehiago egin zioten arren; ezagunena Indurain, Indurain, Indurain… hura—, Indurainek izena eman dio musika talde bati, Mikko Gordon eta Johan Peter Sundberg-ek osatutakoari.

Eta musika eta txirrindularitza aipatuta, ezin ahaztu ziklismoa utzi eta musikari/abeslari egin zirenak. David Bisbal, adibidez. Duela egun gutxi Indurainekin, Olanorekin eta Herasekin Santiago Bidea egin duena. Gehiago ere badira… Badut gogoan bat, orain burura izena ez datorkidan talde bateko bateria jole desertorea bera, Bosforo ingurura emigratu berri duena, Leanizbarrutiaren jarraitzaile sutsua… Jakina badakizuela nor den!

nork dauka nirea baino plan hoberik?

Hau duk luxua hau! Kafe goxo bat izotzarekin, kanuto eder bat eta tourra aizue. Wilko eta biok, beste inor ez. Gozamena. Meskalera wifi iritsi denetik gauzak ez dituk berdin. Ea gaurko volattan nor gailentzen den.

Armstrongen arma sekretua


Txirrindulari eta Tour zaleok. Hona kazetari honek iturri fidagarrietatik (gizakiaren kontsumorako kaltegarri den ura isurtzen duten horietatik) jakin duena: Armstrongek arma sekretua dauka Mont Ventoux erraldoia igoko duten egunerako. Ez, ez da argazkian ageri den txinatar horrek behetik gorainoko bidean bultza eta bultza ariko zaiola. Ez. Pekingo auzo txinatarreko biztanle horrek —erran nahi baita, txinatar peto-peto horrek— asmatu dituen gurpil horiek izango dira Armstrong zortzigarren Tourra irabaztera eramango duten arma sekretua.

Eroritakoak... eta altxatuak


Tom Simpson, Dietzen, Agostinho, Marino, Casartelli... asko dira beren hezurrek lurra jo eta kirol ibilbidea (baita bizitza ere) hautsi zitzaien ziklistak. Horrillo azkena. Badira lurra jo eta hautsi beharrean, indartsuago atera direnak ere; Jalabert, Armstrong eta Contador, besteak beste. Argazki ikusgarriak ere badaude; hona ekarri dudana Horrillorena da, hautsi-hautsia, Paris-Roubaix amaitu berritan.

Argazkikoa ezagutzen al duzue?


Hau da egun ederra, mila xorien kanta...


Goibururen poza! Aurreko ostiralean ohi bezala frutadendara joan eta saskia irabazi zuela jakin zuenean. Meskaleroekin poza konpartitu nahi nuen, noizbait garagardo saskia egokitzen bazait akordatuko naiz zuekin. Esan gabe doa saskia dagoeneko ia hutsik dagoela.

Nolakoak garen gizakiok....





bizitza hontan onerako edo txarrerako...
gauzak ni bezala ikusten badituzu.... ados, lagunak gara
gauzak ni bezala ikusten ez badituzu... ados, etsaiak gara
gauzak ni bezala ikusten zenituen baina orain diozu agian gauz horiek beste modu batera egin daitezkela... ados, saia gaitezen

aldaketak.........
honerako, txarrerako.....
lasai........
denborak bakoitza bere lekuan ipintzen omen du.....

norbaitek denboan zehar bidaiatzeko tresnarik badu?

ondo lo egin......

sábado, 4 de julio de 2009

Tourra abian da, Horrillo gogoan

Monakotik abiatuko da Tourra eta meskalero gehienak tropela.net guneari begira izango gara datozen egunetan. Gogoko dugu txirrindularitza eta estimatzekoa da tropelako jendeak euskara hutsean sortu duen tresna baliagarria. Ea zein postuan amaitzen dugun gutako bakoitzak, milaka batzuk geratuko dira gure aurretik... Bloger bati lapurtu diot argazkia, Paris-Roubaix proba mitikoan ateratakoa. Bertan ageri da Pedro Horrillo, gehien maite duen proban. Aupa Pedro, animoak! Txirrindulari saiatua zara, eta prentsa idatzian zu bezalako zutabegilerik ez dut aurkitu. Fenomenoa haiz.
Goiburu

viernes, 3 de julio de 2009

Xabi Expressek metxa piztu zuen…


2009ko maiatzean Elgetako Kafe Antzokiko kontzertura deabruen kamiseta antologikoarekin agertu zenean. Batek baino gehiagok galdera egin digu garai hartako t-shirt haien inguruan. Dagoeneko vintage dendetan eskuragarri beharko lukete, 1990eko hamarkadako hard-corearen oldarraldian ekoiztu zena.
Etxean aspaldiko arroparen artean aurkitu genituen made in 20th Century garaiko bi. Bat, argi teknikariari oparitu genion. Biziki eskertu zuen gainera.
Eta bestearekin zer gertatu da? Istorio txikia sortu da argazkian ikusten duzuen kamisetaren harira. Nork eskuratu du? Nora joan da? Tira, ikusmina sortu nahian nabil. Bada, hori hurrengo batean… jarraituko du.
Correos bulegoan nengoela segapotoarekin atera nuen argazkia, kamiseta gorria eta m talladuna sobrean sartu aurretik. Blogari egin garenetik, nire baitan, istorioak sortu eta zerrendatzeko eragiketak egiten nabil.
Goiburu

jueves, 2 de julio de 2009

Michael Jackson Meskalen zegoen, Iruran ere

a zer sopresa hartu dudan gaur...
nire bikoteak badakizue ze binilo duen gorderik kaxa batean?





aitortu behar dizuet ez naizela zale izan sekula.... baino berandu bada ere, aitortu behar dut, Michael handia zinen eta zure agurrak handiago besterik ez zaitu egingo....

ez zera lehena ( elvis, jim morrison, bob marley, kurt kobain......) eta ezta ere azkena, zure desagerpena batzuentzat eta besteentzat berriz agerpena.....


Pd: zure omenez larunbatean Jackson Five entzungo da gure herriko garagardo azokan!!! :)

hemen nauk

Zer uste zenuten ni gabe libratuko zinetela edo? Hemen nauk ni ere gerra emateko prest baina beste batean beharko dik, orain liatuta bainebilek. Geroarte

Galtzailearen ederra


Lurrera erori, eta berriro jaiki. Porrot bat bestearen atzetik jaso, eta amorerik ez eman. Galtzailearen ederra!
Gehiago izango dira, baina gutxik islatuko dute Peter Buckleyk baino hobeto bizitzaren borroka. Borroka izan baita Buckleyren bizitza. Boxeolaria baita.
Munduko beste edozein boxeolari baino borroka gehiagotan aritu da, eta inork baino gehiago galdu ditu: 256 orotara. Ondoren Munduko, Europako, Erresuma Batuko eta Commonwealth-eko txapeldun izango ziren 42 boxeolariren aurka belaunikatu behar izan du. Azken bost urteotako marka ia berdindu ezinekoa da: 88 galdu ditu segidan.
Eta, hala ere, ez du inoiz etsi, eta egunero entrenatu da, eta borrokaldi eskaintza guztiak onartu ditu.
Munduko boxeolaririk txarrena izendatu dute borrokalaririk adoretsuena izan dena. Gaur gauean du azkeneko borroka, hirurehungarrena.

********
Iragan urriaren 31an argitaratu nuen hizpide hau Berria-n. Istorioa ederki amaitzen zela iruditu zitzaidan. Baina gero jende pilo batek galdetu zidan zer egin zuen Buckleyek bere azken konbatean. Bada irabazi egin zuen, eta azken round-ean.

Vetusta Morla

Bide Ertzeanekok urtebete DVDa prestatzen eta begira Vetusta Morlak ze bideo ederra egin zuten, zuzenean eta toma bakar batean, oso ona
animo
ima


Michael Jackson Meskalen zegoen...

...baina ez nuen ikusi. Albistea gertatu eta ia berehala irratian hasi ziren albistea ematen. Anaiak bidali zidan sms-a. ordurako 774 am-ko albistegian gertaera entzuten ari nintzen. Biharamunean, eguna eman nuen MJ nire bizitza musikalean izan duen presentziaz pentsatzen, eta bere ekarpenaz hausnartzen.

Iluntzean 1161 am-ko tertulian relatibizatzen ari ziren MJren
balioaz, ekarpenaz... ez nuen hori entzun nahi, irratia itzali nuen. Gauean Meskalera joan eta zerbeza bat MJren omenez hartzea besterik ez nuen buruan.

Michael Jackson Meskalen zegoen... baina ez nuen ikusi. Entzun ere ez, hori desio banuen ere. Ikusi eta entzun gabe, bera Meskalen sentitzen nuen. Beste askotan bezalaxe. Gaueko ordu txiki askotan bidelagun izan da, eta horrela izan dadila.

Goiburu

Beste birra bat!!!


Sarasola jauna, arrutirentzat birra bat baino besterik ez.....
Zin dagizut ez dugula berriz eskatuko "we are the world" kanta!!!

Joni, kontuz lanpararekin!

Joni, lasai, ez jarri horrela, Alaiak ikusi zaituela eta laster aterako dizu birra bat zuk gustuko duzun jarra txikian!

miércoles, 1 de julio de 2009

Gonbiteak!!!

Bidalita daude gonbiteak lagunak, beraz medez saiatu zuek ere zerbait idazten froga gixa...



ONGI ETORRIAK!!

herriak du hitza
eskatu bezala, lagunak, hemen dezute zuentzako gune bat...

barkatu eragozpenak... orain ere ikasten hari gara....