sábado, 4 de julio de 2009

Tourra abian da, Horrillo gogoan

Monakotik abiatuko da Tourra eta meskalero gehienak tropela.net guneari begira izango gara datozen egunetan. Gogoko dugu txirrindularitza eta estimatzekoa da tropelako jendeak euskara hutsean sortu duen tresna baliagarria. Ea zein postuan amaitzen dugun gutako bakoitzak, milaka batzuk geratuko dira gure aurretik... Bloger bati lapurtu diot argazkia, Paris-Roubaix proba mitikoan ateratakoa. Bertan ageri da Pedro Horrillo, gehien maite duen proban. Aupa Pedro, animoak! Txirrindulari saiatua zara, eta prentsa idatzian zu bezalako zutabegilerik ez dut aurkitu. Fenomenoa haiz.
Goiburu

2 comentarios:

  1. Goiburu, zer duk gure aurretik milaka batzuk geratuko direnaren kontu hori? ni irabaztera noa.

    ResponderEliminar
  2. baina ez al gara gu ba buckley zaleak! gqltzailearen edertasun hori oso euskalduna da, oso gurea! aupa ehz jaialdia!

    ResponderEliminar