jueves, 26 de noviembre de 2009

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Babarrun Astean, garagardo festa



Babarrun Astea. Larunbata. Giroa pil-pilean Tolosan. Gaueko 21:30ean, Mescalen lau katu. Jendea festa giroan Alde Zaharrean. Gu, ordea, beti kontra. Babarrun festan, garagardoa goratzeko plana egin genuen. Esteban Alemaniako garagardo azokan izan zen irailean. Handik ekarritako 5 litroko kupela batekin azaldu ziren Esteban bera eta Maria. Toxic Twins, aldiz, txerriki ugarirekin, urdaiazpikoa, txorizoa...
Mescalen zeuden lagun batzuk ere animatu ziren azken orduan, eta hortxe mahaia jaso ondorengo erretratua. Ezer ez eta festa!
Jaia borobiltzeko, Alaiaren alaia bota genuen faltan. Osatuko zen honez gero, ezta?

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Haizea garizumakoa


Kaixo adiskideok.

Tabernan bakarrik eta gustora ez naiz ba askotan egoten, baina gaurkoan bai. Ruperren azken diska "Haizea garizumakoa" ari naiz dastazen. Ederra. Brooklyn aldean izan da disko hau grabatzen, gure adiskide Crazy Cymbalen iritziz musikari bikainekin. Estatu batuar hauek Meskalen izanak dira .Aurreko diskaren bat grabatzen Azkareten izan ziren eta handik inguratu ziren gurera.

Halere orain galdera bat datorkit burura: Brooklyngo zaratatik Balerdi azpiko herri lasai (tabernarik ez duen eta ezagutzen ditudan herri bakarrenetarikoa da Azkarate) honetara iritsitakoan zer pentsatu ote zuten?

Aio.

ETORKIZUNEKO MESKALEROAK?

PAULINA RUBIO ETA COTI ?
AMAIA MONTERO ETA MIKEL ERENTXUN ?

EZ!!!!


ETORKIZUNEKO MESKALEROAK!!!

BONNIE eta CLYDE bezala ez dute bukatuko behintzat....


Garagardo festa gurean




Non izango den, esan beharrik ez da. Larunbatean 21:00ak aldera elkartuko garela esatearekin nahikoa da, ezta? Guretzat izan arren, besteren bat ere animatzen bada ongi etorria izango da, baina Meskaleroak elkartzeko aitzakia moduan antolatu dugu. Estebanek garagardoa, Toxic Twinsekoak jatekoa, zer gehiago behar da?

Ah! Argazkia ez da Bermeoko ongi etorrikoa. Ez da Esteban zapiaren azpian babesten dena... Sarean aurkitu dudan argazki horietakoa baizik...

domingo, 8 de noviembre de 2009

Nire sarrerak?


Aste honetan zehar Bide Ertzeanekoek egitekoa zuten biratxoaz idatzi nizuen asteazkenean. Ostiralean joaterik ez eta gogoz geratu nintzenez atzo Bergarara joango nintzela esan nion taldekide despistatuenari; baietz joateko berak, utziko zizkidala sarrera pare bat takilan nire izenean.

Egun guztian jasan genuen eguratsa medio joan edo ez zalantza izan nuen azken ordurarte. Iluntzeko 9ak pasatxo zirenean baina autoa hartu eta Bergara bidean nintzen. Deskarga mendateak lehengoan dirau, ilun eta oker. Baina atzo busti ere bai.

Berez aparkatu ezin den lekuan utzi autoa eta takilara zuzendu nintzen. Taldekide despistatuak niretzat utzi dituen sarrerengatik galdegin eta jaso nuen erantzunak ez ninduen harritu. Ahaztu egin zitzaiola alegia. Egia esate aldera gehiago arrituko ninduen uzteaz gogoratu izan balitz. Tira sarrera erosi (goian ageri dena da) eta barnera.

Kotzertua amaitu eta lehenengo gauza ba al dakizue zer esan zidan: "Gaurkoan ere sarrerak ahaztu zaizkidak!".

Tolosara eta Meskalera bueltan ginela nahikoa barre egin genuen sarreren kontura. Esan nien hiru kontzertutatik bitan izan naizela eta bietan ordainduta, eta izan dela bakarrera joan denik eta gonbidatuta. Berdin da batzutan hurrunera joateak eta ordaintzek merezi du.

Aupa zuek.

P.D. Taldekide despistatu hori lasai. Garagardoak ordaintzeaz ez haiz ahazten eta hori ere garrantzitsua duk.

viernes, 6 de noviembre de 2009



'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute musikariek Donostian


Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Andoni Tolosa 'Morau', Rafa Rueda, Mikel Kazalis, Txuma Murugarren, Harkaitz Martinez de San Vicente, Igor Otxoa, Jexux Mari Lopetegi, Imanol Ubeda, Gorka Urbizu eta beste hainbat batu dira gaur 'Egunkaria' auziaren kontrako elkarretaratzean, Bulebarrean. Aste batzuk barru espero dute epaiketa hastea, eta bost auzipetu daude.

Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su Ta Gar), Andoni Tolosa Morau, Rafa Rueda, Olatz Zugasti, Mikel Kazalis (Anestesia), Txuma Murugarren, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx), Jexux Mari Lopetegi, Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Mikel Moreno (Kauta), Aritz Sound System, Anjel Valdes (Elkar diskoetxea), Ubane Uzin eta Jose Felix Azkarate Xarra (Gaztelupeko Hotsak diskoetxea), Ritxi Aizpuru (Baga-Biga diskoetxea) eta beste hainbat izan dira gaur Donostian, Egunkaria-ren epaiketaren aurkako elkarretaratzean.

Egunkaria libre! lelopean egin dute bilkura, Bulebarrean, 12:00etatik aurrera. Auzipetuak ere bertan izan dira, baita beste hainbat lagun ere; tartean, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi eta Joan Mari Torrealdai auzipetuak. Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria ere han zen.Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.
Bost auzipetu
Egunkaria auzian kazetaren itxierari buruzko epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Epaiketaren hasiera eguna jartzeke dago oraindik.
Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).

Egunkaria-ko langile izandakoak epaiketa prestatzen dabiltza, gizartea mobilizatzeko. Herri batzordeak sustatzen ari dira, epaiketarako dirua biltzen, mobilizazioak antolatzen...

2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'
2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.

Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Seiek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.
© berria.info

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Aupa joni!



Astearte gauez Bilbo aldera joan ginen Bide Ertzean ikustera taberna itxita zegoela eta gure etxekoandreak jai zuela probestuz. Inoiz izan gabea nintzen Kafe Antzokian gustatu zitzaidan aretoa eta bertan zegoen giroa.
Antzokira sartu eta berehala Kakirekin egin genuen topo, elkar agurtu, eta abixatu zidan kontzertuaren nondik narakoaz: "Estudioan entseatu ditek atzo eta gaur eta kañero zetozek" bota zuen; baita asmatu ere.
Zein da bidea izan zen lehen kantua, Jonik egin beharreko soloaren zatia iritsi zenean Imak "aupa Joni" bota zion (Bide Ertzeanen jarraitzaile garenok badakigu ohiko oihua dela hau nahiz eta DVDan ez esan) eta sumatu nuen egurra emango zutela. Esan eta izan, sekulako astindua izan zen. Karlosek astidu zuen bai bere Pearl bateria. Gero esan zigun erdi gaixorik zegoela baina hura zen hura jo beharra!
Kontzertua amaitu, adiskideak agurtu eta diskak sinatu ta sinatu utzi genituen taldekideak.
Asteburu honetan Andoain eta Bergarara gerturatzen zaretenok prestatu Leideor Sessionsetik desberdin baina eder izango den kontzertu bat ikusteko.

Norah Jones



Egunotan entzuten ari naizen artista da. Azaroaren 17an kaleratuko du The Fall azken lana, eta El País-en webgunean (http://www.elpais.com/especial/norah-jones/) abesti guztiak osorik entzuteko aukera dago —ez dakit noiz arte—, Ez da asko entzun dudan artista, baina azken lan honekin berriro harengana hurbiltzen hasi naiz. Entzun ezazue eta hitz egingo dugu.
www.norahjones.com webgunetik The Fall-en abesti bat jaitsi daiteke Chasing pirates hain zuzen ere. Abesti egokia Bermeo inguruetan entzuteko.

domingo, 1 de noviembre de 2009

Daiquiri blues


Aurreko batean aipatzen nuen nola Vetusta Morla ikusten izan ginela gutako hiru. Kontzeruak merezi izan zuela ere bai, baina gaurkoan Donostiatik etxerakoan gertaturikoa azaldu nahiko nuke.

Normalean Kontzertu baten ondoren, ikusi berri dugun taldea izten dugu mintzagai. Taldea zein taldekideak. Jotzeko era, jarrera... Ostegunean ordea itzulerakoan gutxi hitzegin genuen Vetusta Morlataz. Quique Gonzalez izan genuen aipagai, izan ere asteon eman du argitara Daiquiri Blues bere azken lana.

Autoan hiru Quiquezale amorratu elkartu ginen. CD erosi berria musika aparailuan, ez genuen deus gehiago behar.

"Niretzat bigarren kantua duk onena", "Niretzat hamaikagarrena", "Ba niretzat Quiqueren diskorik bikainena", "Nik hori esateko berriro entzun beharko nikek" horrela egin genuen itzulerakoa.

Ostegunaz geroztik eginak dituk makina bat kilometro autoan eta Daiquiri Blues izan dut bidaide beraz pasa ditugu hamaika ordu elkarrekin eta esateko moduan nago zoragarriak direla abestiak osotasunean, hitzak satiraz beteak eta soinua apartekoa.

Zuen iritziaren zain... Aio.