miércoles, 25 de noviembre de 2009

Babarrun Astean, garagardo festa



Babarrun Astea. Larunbata. Giroa pil-pilean Tolosan. Gaueko 21:30ean, Mescalen lau katu. Jendea festa giroan Alde Zaharrean. Gu, ordea, beti kontra. Babarrun festan, garagardoa goratzeko plana egin genuen. Esteban Alemaniako garagardo azokan izan zen irailean. Handik ekarritako 5 litroko kupela batekin azaldu ziren Esteban bera eta Maria. Toxic Twins, aldiz, txerriki ugarirekin, urdaiazpikoa, txorizoa...
Mescalen zeuden lagun batzuk ere animatu ziren azken orduan, eta hortxe mahaia jaso ondorengo erretratua. Ezer ez eta festa!
Jaia borobiltzeko, Alaiaren alaia bota genuen faltan. Osatuko zen honez gero, ezta?

2 comentarios:

  1. meskal, babarrunak, toxic, esteban, txerrikia, garagardoa, ez dezute asko behar zoriontxu izateko.
    gora zuek!

    ResponderEliminar