domingo, 8 de noviembre de 2009

Nire sarrerak?


Aste honetan zehar Bide Ertzeanekoek egitekoa zuten biratxoaz idatzi nizuen asteazkenean. Ostiralean joaterik ez eta gogoz geratu nintzenez atzo Bergarara joango nintzela esan nion taldekide despistatuenari; baietz joateko berak, utziko zizkidala sarrera pare bat takilan nire izenean.

Egun guztian jasan genuen eguratsa medio joan edo ez zalantza izan nuen azken ordurarte. Iluntzeko 9ak pasatxo zirenean baina autoa hartu eta Bergara bidean nintzen. Deskarga mendateak lehengoan dirau, ilun eta oker. Baina atzo busti ere bai.

Berez aparkatu ezin den lekuan utzi autoa eta takilara zuzendu nintzen. Taldekide despistatuak niretzat utzi dituen sarrerengatik galdegin eta jaso nuen erantzunak ez ninduen harritu. Ahaztu egin zitzaiola alegia. Egia esate aldera gehiago arrituko ninduen uzteaz gogoratu izan balitz. Tira sarrera erosi (goian ageri dena da) eta barnera.

Kotzertua amaitu eta lehenengo gauza ba al dakizue zer esan zidan: "Gaurkoan ere sarrerak ahaztu zaizkidak!".

Tolosara eta Meskalera bueltan ginela nahikoa barre egin genuen sarreren kontura. Esan nien hiru kontzertutatik bitan izan naizela eta bietan ordainduta, eta izan dela bakarrera joan denik eta gonbidatuta. Berdin da batzutan hurrunera joateak eta ordaintzek merezi du.

Aupa zuek.

P.D. Taldekide despistatu hori lasai. Garagardoak ordaintzeaz ez haiz ahazten eta hori ere garrantzitsua duk.

2 comentarios:

  1. abenduaren 12an garaiz iritsi sarrera ordaintzea ere tokatuko zaik bestela!

    ResponderEliminar
  2. Sarrerak garagardoen truke?

    ResponderEliminar