miércoles, 4 de noviembre de 2009

Norah Jones



Egunotan entzuten ari naizen artista da. Azaroaren 17an kaleratuko du The Fall azken lana, eta El País-en webgunean (http://www.elpais.com/especial/norah-jones/) abesti guztiak osorik entzuteko aukera dago —ez dakit noiz arte—, Ez da asko entzun dudan artista, baina azken lan honekin berriro harengana hurbiltzen hasi naiz. Entzun ezazue eta hitz egingo dugu.
www.norahjones.com webgunetik The Fall-en abesti bat jaitsi daiteke Chasing pirates hain zuzen ere. Abesti egokia Bermeo inguruetan entzuteko.

1 comentario:

  1. Diskoa ez diat entzun beraz ezin kritikarik egin, baina azalean ageri den San Bernardoa ederra duk.

    ResponderEliminar