viernes, 6 de noviembre de 2009



'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute musikariek Donostian


Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Andoni Tolosa 'Morau', Rafa Rueda, Mikel Kazalis, Txuma Murugarren, Harkaitz Martinez de San Vicente, Igor Otxoa, Jexux Mari Lopetegi, Imanol Ubeda, Gorka Urbizu eta beste hainbat batu dira gaur 'Egunkaria' auziaren kontrako elkarretaratzean, Bulebarrean. Aste batzuk barru espero dute epaiketa hastea, eta bost auzipetu daude.

Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su Ta Gar), Andoni Tolosa Morau, Rafa Rueda, Olatz Zugasti, Mikel Kazalis (Anestesia), Txuma Murugarren, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx), Jexux Mari Lopetegi, Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Mikel Moreno (Kauta), Aritz Sound System, Anjel Valdes (Elkar diskoetxea), Ubane Uzin eta Jose Felix Azkarate Xarra (Gaztelupeko Hotsak diskoetxea), Ritxi Aizpuru (Baga-Biga diskoetxea) eta beste hainbat izan dira gaur Donostian, Egunkaria-ren epaiketaren aurkako elkarretaratzean.

Egunkaria libre! lelopean egin dute bilkura, Bulebarrean, 12:00etatik aurrera. Auzipetuak ere bertan izan dira, baita beste hainbat lagun ere; tartean, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi eta Joan Mari Torrealdai auzipetuak. Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria ere han zen.Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.
Bost auzipetu
Egunkaria auzian kazetaren itxierari buruzko epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Epaiketaren hasiera eguna jartzeke dago oraindik.
Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).

Egunkaria-ko langile izandakoak epaiketa prestatzen dabiltza, gizartea mobilizatzeko. Herri batzordeak sustatzen ari dira, epaiketarako dirua biltzen, mobilizazioak antolatzen...

2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'
2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.

Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Seiek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.
© berria.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario