domingo, 1 de noviembre de 2009

Daiquiri blues


Aurreko batean aipatzen nuen nola Vetusta Morla ikusten izan ginela gutako hiru. Kontzeruak merezi izan zuela ere bai, baina gaurkoan Donostiatik etxerakoan gertaturikoa azaldu nahiko nuke.

Normalean Kontzertu baten ondoren, ikusi berri dugun taldea izten dugu mintzagai. Taldea zein taldekideak. Jotzeko era, jarrera... Ostegunean ordea itzulerakoan gutxi hitzegin genuen Vetusta Morlataz. Quique Gonzalez izan genuen aipagai, izan ere asteon eman du argitara Daiquiri Blues bere azken lana.

Autoan hiru Quiquezale amorratu elkartu ginen. CD erosi berria musika aparailuan, ez genuen deus gehiago behar.

"Niretzat bigarren kantua duk onena", "Niretzat hamaikagarrena", "Ba niretzat Quiqueren diskorik bikainena", "Nik hori esateko berriro entzun beharko nikek" horrela egin genuen itzulerakoa.

Ostegunaz geroztik eginak dituk makina bat kilometro autoan eta Daiquiri Blues izan dut bidaide beraz pasa ditugu hamaika ordu elkarrekin eta esateko moduan nago zoragarriak direla abestiak osotasunean, hitzak satiraz beteak eta soinua apartekoa.

Zuen iritziaren zain... Aio.

1 comentario:

  1. Aupa Fabi Han,
    zeresana ematen ari da CDa. Atzo Crazy Cymbalekin hizketan izan ginen. Berak ere oso gogoko du diskoa, baina bat etorri ginen dokumentalarekin. Oso ona. Musikazaleok gozatzeko moduko lan aparta.

    ResponderEliminar