miércoles, 4 de noviembre de 2009

Aupa joni!



Astearte gauez Bilbo aldera joan ginen Bide Ertzean ikustera taberna itxita zegoela eta gure etxekoandreak jai zuela probestuz. Inoiz izan gabea nintzen Kafe Antzokian gustatu zitzaidan aretoa eta bertan zegoen giroa.
Antzokira sartu eta berehala Kakirekin egin genuen topo, elkar agurtu, eta abixatu zidan kontzertuaren nondik narakoaz: "Estudioan entseatu ditek atzo eta gaur eta kañero zetozek" bota zuen; baita asmatu ere.
Zein da bidea izan zen lehen kantua, Jonik egin beharreko soloaren zatia iritsi zenean Imak "aupa Joni" bota zion (Bide Ertzeanen jarraitzaile garenok badakigu ohiko oihua dela hau nahiz eta DVDan ez esan) eta sumatu nuen egurra emango zutela. Esan eta izan, sekulako astindua izan zen. Karlosek astidu zuen bai bere Pearl bateria. Gero esan zigun erdi gaixorik zegoela baina hura zen hura jo beharra!
Kontzertua amaitu, adiskideak agurtu eta diskak sinatu ta sinatu utzi genituen taldekideak.
Asteburu honetan Andoain eta Bergarara gerturatzen zaretenok prestatu Leideor Sessionsetik desberdin baina eder izango den kontzertu bat ikusteko.

3 comentarios:

  1. Hi bizi haiz hi!!!
    Bilbora joan eta ez dek abixatu? eta gure bilboko lagunak? kaguenzotz!!
    poztutzen nahiz hiregatik horrelako zuzenekoaz gozatzeaz.
    Etxekoandreak zer dio? fundamentua egin al ditek Madril aldean?

    ResponderEliminar
  2. Aupa fabi han! Hori duk euforia hori, Joni horrek fundamentua egin zian, ez ordea argazkietan ateratzeko adina. Laster arte, astoa igandera arte bide luzea egiteke dago...

    ResponderEliminar
  3. Eta gaurko BERRIAn Gotzon Barandiaranek idatzitakoa? Seinale da Kafe Antzokian izan zela asteartean.

    Larrepetit

    Gotzon Barandiaran

    Bide ertzean

    Autografoen zain ordutan dirauen zalerik ez, uso zuridun banderola urdina astintzen duen diktadore zalerik ez, arrosa gorriak eskuetan pintore zorigaitzekoaren belarria goratzen duenik ez, azaleko edertasuna eta dirutza erakusteko biltzen direnei argazkiak aterako dienik ez, kamerarik ez, mikrofonorik ez, fokurik ez. Bide erdian alfonbra gorririk ez, irribarre ikasirik ez, osperik ez, handinahirik ez.

    Hamaika urteko bidean esker onekoaren apaltasuna, maitasunez osatutako lanaren fruitu ekologikoa, transgenikorik gabea. Bidezidorrei arinkeria zein mediokritatea dariela sumaturik, bide luzea nahiago. Bide luzea urratsak neurtzeko, lurra oinutsik sentitzeko, ingurua zehaztasunez ezagutzeko. Nork bere bidea, bere erara, bere hizkuntzan, bere kulturari, bere herrikideei.

    Bide hutsak eskurik esku bete, auzolanean, inoren agindu barik, libre. Bide-seinaleak geure norabiderako, Bide-seinaleak irtenbideraino. Irtenbidea itoaren ametsa da edo poesia. Poesia irtenbidea da, bai, zer esan, zelan esan, zertarako esan, nori esan jakiteko irtenbidea. Ba ote da ulertzeko poesiak baino bide gehiago eskaintzen duenik? Zuzenbidea zein okerra den euskaldunontzat baieztatuta, ba ote poesia ez beste biderik? Bide batez, ba ote da gure hitzekin, gure poesiarekin ezetz esatea baino ekintza intsumisoagorik? Bidelapurrei aurre egiteko baitugu bidelagun.

    Begira, bidegabekeriekiko ezikusiari kantuan diraute bide ertzean, bidesaririk ordaintzeko prest ez gaudenoi kantuan diraute bide ertzean.

    Gutaz kantatzeko jaio bide ziren mundura.

    ResponderEliminar