viernes, 3 de julio de 2009

Xabi Expressek metxa piztu zuen…


2009ko maiatzean Elgetako Kafe Antzokiko kontzertura deabruen kamiseta antologikoarekin agertu zenean. Batek baino gehiagok galdera egin digu garai hartako t-shirt haien inguruan. Dagoeneko vintage dendetan eskuragarri beharko lukete, 1990eko hamarkadako hard-corearen oldarraldian ekoiztu zena.
Etxean aspaldiko arroparen artean aurkitu genituen made in 20th Century garaiko bi. Bat, argi teknikariari oparitu genion. Biziki eskertu zuen gainera.
Eta bestearekin zer gertatu da? Istorio txikia sortu da argazkian ikusten duzuen kamisetaren harira. Nork eskuratu du? Nora joan da? Tira, ikusmina sortu nahian nabil. Bada, hori hurrengo batean… jarraituko du.
Correos bulegoan nengoela segapotoarekin atera nuen argazkia, kamiseta gorria eta m talladuna sobrean sartu aurretik. Blogari egin garenetik, nire baitan, istorioak sortu eta zerrendatzeko eragiketak egiten nabil.
Goiburu

1 comentario:

  1. posta internazionalez bidalita dago?
    zergatik ez limited edition bat?
    herriak eskatzen du...
    1973 ederra duk...
    baina deabrua... mitikoa...
    por zierto....
    etxean dut nik oraindik Zein da zein? Ardiena...
    balio al du horrek?
    jejeje

    aupa Goiburu!!!

    ResponderEliminar