miércoles, 5 de agosto de 2009

Batzuek hemen gara


Ditxosozko oporren sasoia dugu hau. Gurean ere ez da beste komentariorik azkenaldion, ez dakit nondik datorren bat, nora ez dakidan doan beste bat... baina tira merezia eta beharrezkoa ere izaten da oporraldia ezta? Meskaleroa eta neroni ere bagoaz laster batean beraz ezin kexatuko gara...


Gure inguruan oporraldirako herririk bada Zarautz izango da bat; bada bertara abiatu ginen pasa den larunbatean. Deabruak Teilatuetan taldearen kontzertua ikustera joan ginen Toxic Twins taldearen (Crazy cymbalena esatea hobe agian) jarraitzailerik sutsuenetariko batzuek eta ni. Bikaina izan zen, sekulako festa montatu zuen lehen kantatik Aritzek, eta bertan ziren ikusleak dantza batean ibili ziren izerditan blai.


Imaren kamixetaz berriz zer esan, niri behintzat sekulako ilusioa egin zidala jantzita ikusteak, baina bidenabar galdera bat datorkidala burura: Joni hik non duk hirea?


Esandakoa, kontzertua bikaina, berriro ikusteko desiatzen utzi gintuzuen, eta ba hal da hori baino laudorio hoberik?
Eutsi goiari!!

2 comentarios:

  1. udako ekaitza horietakoa izan zen meskalekoa, hondorarze etiliko horretan gauzak alde batera utzi behar dira aurrera egiteko. Hori egin zuen astotxoak, pisua gainetik kendu ez hondoratzeko. Portu onean behar du toxic-en kamiseta galduak, neska gazte eta alaien erresuman akaso?

    ResponderEliminar
  2. GPS jarriok hurrengo batean, bestela berriz ere galduko haiz, rotondas.

    ResponderEliminar