jueves, 27 de agosto de 2009

Galiza 2009



Azken aldiz idatzi nizuenean jarri nuena ahintzat hartuz nire oporraldairi buruzko laburpen txiki bat eginez hasi nahiko nuke gaurkoan.




Galiza aldean izan ginen Meskalero Jauna neroni eta konpainia. Bertan ginela probestuz Pontevedran izan ginen laster Blog honetako partaide egin beharko dugun Karlos (crazy cymbal) bertan baitzen; Amaia Monteroren taldeko baterijole baita.
Kontzertuaren aurretik berarekin garagardo batzu edan ondoren Backstage-era (ez dakit horrela idazten ote den) eraman gintuen eta bertan Amaiarekin ateratako argazkia da goian ikus dezakezuena. Kontzertuaren ondoren ere edan genituen birra batzuek Karlos eta Gere talde bereko baxojolearekin. Hemendik eskerrak Karlosi horren ondo tratatzeagatik.

Hori dena lehen egunean gertatua da, hurrengoetan igerilekua, beroa, Ribeiroa, turismoa, jaki ederrak... protagonista. Primerakoa dena.

Itzulerako bidaia (poliki xamar ezta Meskalero?) lagunarte polittean eginiko afari eder batekin bukatu genuen. Hortik aurrera badakizue LANERA.

P.D. 1-Ea blogkideek ematen diguten beraien oporren berri.
Aio

2 comentarios:

  1. Eskerrak neskak eta crazy argazkia itxuroso uzten duten.
    Zer ibiliko zinaten galizia alde horretan ?
    Crazy ere inguruan edukita, edozein gauza.

    Por zierto, LEVI´s eramango zituen crazy?

    To be continued.....

    ResponderEliminar
  2. Por alusión...
    "despeñaperros" pasata Andaluzian barrena... batzuen ustez Jaén omen da "la sartén de España" deitzen dutena,ta gaurkoan zihur naiz, olio pixka bat herriko plazan jarri ezkero, Ibarrako piparrak ere kixkaldu egingo liratekela.
    Inguru hauetan omen dabil Crazy cymbal ta ez oporraldian, hainbat eta hainbat lagun ibili diren bezala...
    por zierto hemendik gertu Ubeda herria geratzen da.Onaino iritsi ote da gure "Toxic twins"en oihartzuna?
    erantzun hau horra iristen den abaila berean ni ere horra iristeko gai izango banintz,gustora esango nioke Idoiari birra fresko bat jartzeko,hor Estebanek bere "X" a jarri zuen lekuaren ondoan.
    Ongi etorri "oporrero" guztiei!

    ResponderEliminar