domingo, 21 de febrero de 2010

Quique Gonzalez


Iñauterietako ajea gainetik kendu ezinik genbiltzan. Meskalero sekulako trankazoarekin eta neroni muki jasa izugarriaren ondorioz sudurra gorri gorri nuela. Halere pasa den Abendutik hitzartua genuen Quique Gonzalez ikustera joatea eta ezin huts egin.

Victoria Eugenia dotorearen azpian autoa utzi (pixka bat kosta zitzaigun parkingerako sarrera topatzea) eta prest ginen jaialdia ikusteko. Lehenengo, Bide Ertzean taldea taularatu zen 4 abestiko mini (Karlos gure lagunaren bateria bezala) kontzertua eskaintzera. Hiruko originala zen gainera, eta bi anaiek eta Karlosek bikain probestu zuten atzokoan eskaini zitzaien okasioa. Beste behin ere zorionekoak gu.

Ondoren taularatu zen Quique eta bere taldea. Haseratik ikusi genuen abesten izugarri dabilela madrildarra, baina nire ezkerretara nuen Meskalero eta biok lehen akordetik txunditu gintuena kitarrajolea izan zen: Javi Pedreira. Bikaina.

Kontzertuaren lehen zatian, Daiquiri Blues azken diskoko abestiak jo zituen. Ondoren deitu zituen eskenatokira Bide Ertzeanekoak, hauen "Non dira" kantua elkarrekin abesteko. Esan behar Ikastolan ibili zen 2 egun horietan euskara bikaina irakatsi ziotela Quiqueri. Ederki abestu zuten.

Saioaren bigarren zatian jo zituen bere ibilbideko "hit" gehienak, jendea beraien eserlekuetatik zutitzeraino. Goia joz amaitu zuen luzaroan gogoratuko dugun emanaldia.

Kanpora irten ginenean izan genuen gure lagunak agurtzeko parada. Iñauterietako azken komentarioak egin (Crazy bukatu al dituk festak?) eta garagardo pare bat hartzera joan ginen Quique eta konpainia agertu bitarte. Hauek agertu zirenean, lehen aipatu Javi Pedreira agurtzean jaso genuen ezustekoa. Bera gogoratzen zen gutaz, elkarrekin egonak ginela lehenago. Hala da, Pontevedran pasa den udan Karlos agurtzera joan ginen Amaia Monteroren kontzertuaren amaieran eta bertan zen bera ere. Orain lehen baino are gehiago miresten dugu.

Ke eta garagardo artean agurtu genituen adiskideak beste baterarte. Ordurako ahaztuak genituen muki eta buruko minak.

Lehen esan bezala, ez dugu puska batean atzoko kontzertua ahaztuko beraz zorionekoak gu.

Aio.

2 comentarios:

  1. Kontzertu amaieran, Bide Ertzeaneko singermorning delakoa kamerinoetara sartzen ez zutela utzi, hori azkar ahaztu duk ordea! Onak Fabi Han, Inauteri zen Donostiko kronikak, horrela jarraitu, Wim

    ResponderEliminar
  2. Victoria Eugenia.
    ez dut ahaztuko, atzeko atetik eszenatokitik ikusten den argazkia (naroa mesedez bidali emailez), oraindik ileak puntan ditut.
    Lagunak, bertan egon nahi dut hurrengo batean ere, laister bederen...

    Quique eta legunak ?

    Maite zaituztegu!!!

    ResponderEliminar