jueves, 11 de febrero de 2010

Iñauteriak 2010 ( 0 Eguna)

Badira urte batzuek Ostegun Gizen bezperan gaueko 12etan Tolosako Triangulo plazatik txupinazo alternatiboa edo esaten zaiona botatzen dela. Txaranga baten laguntza ere izaten dute eta goruntz doan ekimena da.
Atzo gauean neroni nintzen tabernan lanean. Gaueko 23:45 zirenean Meskal betea zegoen, baina hamar minutu geroago jendeak ziztu bizian ospa egin zuen; iñauteri gose (edo egarri) izango ziren denak. Gauzak bildu, hozkailuak bete eta etxera bidean aurten lehen aldiz txarangaren doinuak entzun nituen elur maluta finak erortzen ziren bitartean. Momentu bitxia.
Beno atzoko txupinazoa eta gaurkoa ere dagoeneko boteak izango dira beraz hasi dadila festa.
Geroarte.

1 comentario:

  1. Aupa lagunok, ni Usurbilen lanean, Inauterien aurrean inoizko galbana handienarekin! Animo Idoia, Jon, Alaia eta konpainia! Lan asko egun hauetan, gero oporrak hartu eta listo!

    ResponderEliminar