martes, 16 de febrero de 2010

Iñauteriak 2010 (Astelehena)

Astelehena Iñauteri egun berezia izaten da lan aldetik. Arratsaldea nolabaiteko lasaitasun batekin hasten da. Igandean eginiko parrandaren nekeak ohera lotzen dituela dirudi gautxorienak ere. Jendea normalean deskantsu on bat hartu ondoren irteten da eta horregatik gau hau eromena izaten da. Gainera Astelehen gau luzatzen eta luzatzen joaten da Astearte goizean Pattar zezenera (goizeko 8etan) iritsi arte.
Egunak aurrera doazela nabari da jada iñauterizale amorratuenetan ere. Hau gehienbat tragoa esketzera datozkizunean nabaritzen da, izan ere bozak huts egiten die eta belarria gerturatu beste erremediorik ez zaigu geratzen zer eskatzen ari zaizkigun asmatzeko.
Atzo gainera Buckley izan genuen tabernan; besteak ikustera ohituago nago, baina hau ez eta ilusioa egin zidan ipurtargiz mozorroturik ikusteak. Noiz arte iraun ote zion argiak?
Atzo bezala gaurkoan ere jai nuen gauez, eta horregatik nire lankideei eskertu nahiko nieke egunero egiten ari diren alegina. Gora zuek.
Beno, bihar azken eguna eguna izaki, Iñauteriak 2010eko sarituak ere hautatu beharko ditut, jada badauzkat izaendatuak buruan, baina gaurko gauak erabakiko du dena, beraz animo eta saiatu lehia irabazten,
Aio

1 comentario:

  1. Kaixo, koadrila!
    Hemen neu, asteazkenez, asteleheneko parrandan gertatutakoa gogoratu nahian. Eta harrituta, gizakiok zenbat alkohol edateko gaitasuna dugun ikusita, ala okindegietan ogiari gatz gutxiago botatzen dioten moduan, garagardotegietan alkohola urritu diote zerbezari? Kontua da astelehen eguerditik astearteko goizeko hirurak arte edan eta edan, kantuan, dantzan, berriketan... pasa ondoren, lanera goizeko 10etan joan, eta logure pixka bat salbu bezperako ajerik gabe nengoela. Ezta 25 urte nituenean ere!
    Gure mozorroak arrakasta itzela lortu zuen. Ipurdiko farola inauterizale guztien inbidia izan zen, eta konkordunari txeparen gainean edo haurdun dagoenari sabel ingurua nola, horrelaxe ferakatu ziguten guri ere atzekaldea. Esan beharrik ez dago, ez ginela kexatu, xuabe xuabe jaso baikenituen igurtziak.
    Gauza batek harritu ninduen astelehenean; ohiko 'Carnaval carnaval carnaval te quiero...' eta antzekorik ez genuela entzun sartu ginen ezein tabernatan. Ezta Carlinhos Brown ere! Eta gu gustura.
    Meskalen, berriz, giro aparta zegoen. Agobiorik gabe, baina jende animatu askorekin, dantza egiteko espazioarekin, musika bikainarekin; dena den, bi aldiz tokatu zitzaigun Counting Crowesen Mr Johns abestia entzutea eta ondotik El coche fantasticorena zirudien soinu banda... Non sartu zen DJa, musika buklean jarrita utzita?
    Fabi zintzo zintzo zebilen —gustura geratuko hintzen oparitu nizkian abestiekin, ezta? Inauteri ostean entzuteko modukoak!—. Meskalero pattal-samar, ajearekin. Eta mozorrorik gabe mozorrotuta zebilen Wim, edo hala iruditu zitzaidan. Goiburu auskalo non sartu zen, edo ez nuen ezagutu... Sheriffari kostatu zitzaion ni ezagutzea, eta ezagutu ez ninduen bakarren bat ere izan zen.
    Tira, egun ederra Astelenita!

    ResponderEliminar