lunes, 8 de febrero de 2010

Iñauteriak 2010


Atarian ditugu jada aurtengo Iñauteriak. Batzuek uste dut Iñauterien bezperan izaten den Kaldereroen eguna ondo probestuak ere badirela.

Ni, aitotzen dut ez naizela inoiz festa hauen oso zalea izan; mozorroak, jende ugari kalean, zarata... pereza latza sortzen dit horrek guztiak. Batzuek horiek adinaren kontuak direla esaten hasi zaizkit, baina hurrutira joan gabe, blogkide ditudanetako zenbait ni baino zaharragoak dira eta gogoko dute hori dena.

Aurtengoan, tabernako lanaz aparte, Iñauteri jaien bitakora moduko zerbait egiteko beta ere hartu nahi nuke, beraz ekin diezaiogun lanari Larunbateko festarekin hasita.

Ijitoz edo mozorrotzen da Tolosan jendea Iñauteri aurreko Larunbatean (egia esan ez nuen mozorro asko ikusi). Meskalen bildu ginen Wim, Meskalero, Goiburu eta Crazy cymbal. Miarritzetik zetozen Deabrutxoak, Egunkariaren aldeko jaialdi batean jotzetik. Garagardoak, pin banaketa, batzuek oraindik jasotzeko zituzten opariak, kristal apurtuak eta beste joan zen gaua. Agian norbait oraino ajea pasa gabe egongo da eta ez diogu sobera lan jarriko irakurtzeko beraz amaitutzat emango dut bitakora honen lehen atala. Laster gehiago.

Aio.

4 comentarios:

  1. aupa gazte!!!
    ahal dudan neurrian lagunduko zaitut bitakora horrekin..

    etorri, pasa eta badoaz....

    ANIMO!!!

    ResponderEliminar
  2. aupa zuek, beste gauza asko ere aipatu ziren gau horretan. meskalero jaunak pulpituan bezala hitz egin zuen! Zertaz ari zen? Meskalera jaitsi eta jakingo duzue

    OGIburu

    ResponderEliminar
  3. eliza ere bertan topatu behar?
    meskalero jauna azkenaldian bezala aztoratu....
    baino badakizue zer? oraingoan ez!!! ez didate izorratuko!!!
    be anormal be my friend!!!
    pakean dagoena pakean utzi eta hor konpon marianton

    ResponderEliminar
  4. hori duk eta! gora anormalak eta gora inauteriak!!
    OGIburu

    ResponderEliminar