jueves, 18 de febrero de 2010

Iñauteriak 2010 (amaiera)

Joan dira Iñauteriak eta balantzeak egiteko garaia izateaz gain, nolabaiteko sari banaketa egiteko probestuko dut.
Guretzat uste dut pozik egoteko moduko jaiak izan direla. Lana ondo egin dugu eta ez dugu inolako ezbehar edo istilurik jasan. Ez da gutxi. Orain lehengora bueltatzeko garaia da. Eskertuko dugu ohikotasunera itzulera. Bai guk eta baita gure gibelak ere.
Ekin diezaiegun sariei.
Aurtengo Iñauterizale sari nagusia, Mintxori emango diot. Urtea joan urtea etorri beti disfrutatzen du festez, gustora ibiltzen da bere mozorro eta lagunekin. Irribarrea ezkutatu ezinik.
Errebelazio saria Meskalerori doakio; azken bi urteetan arrazoi desberdinak tarteko, ezin izan ditu gozatu, baina aurten zukua atera die jaiei.
Mozorrorik onenaren saria urtero Iñauterietarako batzen diren 2 edo 3 koadrila desberdini emango diet. Duela urte dexente USA FOR AFRICA kantu ezaguna egin zuten eta kanturako zein bideokliperako artista ezagun ugari batu ziren ( Bruce Sprinsteen, Michael Jackson, Steve Wonder...). Bada hogei lagun inguru batu ziren eta hauetaz atera ziren. Bikain zuek ere.
Agian nire blogkideek izango dute beste norbait saritzeko proposamena, agian Crazyk eta Mugerrek ere mereziko lukete sariren bat, zuen esku utziko dut.
Urtebete baina gehigo falta da Iñauteriak 2011rako Martxoaren 6an izango direlako, baina izango dugu nonbait parranda botatzeko okasioa ezta? Besterik gabe ondo izan.
Aio

1 comentario:

  1. Aupa Fabi Han!! Inauterien lekukotza biltzen aritu zarelako zorionak... neuk atsegin handiz irakurri dut eta 2011ko otsailean emango diot berriro bistazoa ea inauterietarako grina garaiz pizten zaidan nire barrenean. Aupa!
    Goiburu

    ResponderEliminar