lunes, 15 de febrero de 2010

Iñauteriak 2010 (Larunbata)


Larunbata izango da seguruenik Tolosako Iñauterizaleen artean gutxien gustatzen zaien eguna; izan ere Igande goizeko diana begiz jota edukitzen dute eta goizeko 8etan esna egon nahi duenak Larunbatean luzatzerik ez. Duela urte batzuek, egunik jendetsuenetakoa genuena, egunik apalena da orain, eta hori aprobetxatuz jai hartzen dut egun hau.


Garagardo batzuek hartzeko batu ginen taberna goian ageri den bostekoa, baina pare bat tragoren ondoren, hiru beteranoek ospa egin eta bikote gaztea geratu ginen. Honen aurretik baina, Iganderako mozorroaren aitzakiaz egin genuan nahikoa barre: betaurrekoak zirela, ileordea... Lehen esan bezala baina, bista pixka bat alaitu zutenean, hiruek utzi gintuzten.


Meskalero Jaunak eta neroni, beste trago pare bat hartu, hurrengo baterako mintzagai izango dugun jendearekin egon, Astearterako parranda adostu, Muger aspaldiko laguna agertu eta beste zenbait gauza egin ondoren etxerakoa bidean ginen. Igandea gertu genuen eta oraindik egun luzeak geratzen dira.


Aio

1 comentario:

  1. Ei Fabi Han, bost lagunetik hiruk Colemansen nikiarekin jaitsi ginen, hori da hori marka! S niki bat soberan daukagu, zein kamarerari oparituko diogu? Animo lagunok, lana-jai, jai-lana... Horrela ezin da!

    ResponderEliminar