viernes, 2 de octubre de 2009

'Non dira?' II?


La tierra está sorda izango du izenburutzat Barricada talde iruindarraren lan berrienak. Luis Cernuda poeta espainiarraren olerki batetik ateratako esaldia da, eta kantu guztiak Espainiako 36ko gerrari buruzkoak dira. Hiru urtez prestaturiko lana izango da, 18 kantu berrik osaturikoa. CDaz gain, liburuxka bat ere banatuko dute, 184 orrikoa. Azaroaren 3an jarriko dute salgai lana.

1 comentario:

  1. Sartagudan bada Memoriaren parkea, 36ko gerran nazionalek (Francoren sokakoek, alegia) desagerrarazi zituztenen omenez egindako parkea.

    Haren inaugurazioan parte hartu genuen duela bi urte edo, Bide Ertzeanekook, Ruper Ordorika, Jose Antonio Labordeta, Fermin Valencia eta El Drogasekin batera. Ordurako, "El Drogas"-ek bazuen "Non dira" diskoaren berri. Jose Luis Uriz Atarrabiako zinegotzi sozialistak (rock zale amorratua, Quique Gonzalezen fan handia) oparitu zion gure diskoa.

    "El Drogas" Barricadako baxujole eta kantariak zoriondu egin gintuen, oso gustukoa zuela gure diskoa eta eurek ere antzeko lana egiteko asmoa zutela azaldu zigun.

    ResponderEliminar