viernes, 9 de octubre de 2009

Leidorren bertan "Leidor Sessions" emanaldia urriaren 23an

Meskalerook, hamabost egun barru, 2009ko urtarrilaren 16an bizi izandakoa berreskuratuko dugu hein handi batean. Astotxoa gaur Leidorren izan da probak egiten, eta irudian ikusten duzuenez, Karlosek taulagainetik pantailara salto egin du! Horrela biziberrituko dugu Leidor Sessions emanaldia, eslerkuetatik.
Urriaren 23an 20:30etik aurrera berriz elkartuko gara, meskaleroak eta lagunak, orain bederatzi hilabete hasitako gau zoragarriari segida eman asmoz. Bai horixe, gauak luze jo dezakeelako. Leidorren, lehenik, eta Meskalen, ondoren.

1 comentario:

  1. beno astotxo, eta nolakoa da Leidor Sessions pantaila haundian?
    ongi ikusten da?
    zer moduzko muntaia?
    23a noiz iritsiko zai....

    aste honetan, logistika martxan jarri beharko diagu.


    pd: 2 kamixeta 1973 L eta 1 bide ertzean L mesedez meskalen utzi , komertzial lanetan hasita nago. mutilentzako dituk.

    pd2: ikusi al dezute bertsolari txapelketako kanporatze saioko kartela?
    birra bat oparitan zergatik aipatzen dudan asmatzen duenarantzeko.

    errexa, ezta?

    ResponderEliminar