miércoles, 14 de octubre de 2009

Ikasteko inoiz ez omen da berandu

Azken asteetan izan dugu nahikoa eztabaida tabernan ikasketak direla eta ez direla, izan ere lan munduan zeharo murgilduak dauden zenbait bezero (batzuek 30 urtetik gorakoak) berriro ikasmahaietan esertzera ausartu dira.
Hauteraiko batzuek Uned edo distantziazko unibertsitatean eman dute izena. Ikaskeketa modu honekin klaserik ez dago, temarioa kurtso haseran ematen dute, eta nahi izanez gero larunbatetan tutoritzak dauzkazu eskura; bertan gai horretako irakaslea zalantzak argitzeaz eta arduratzen da.
Badira Hizkuntza Eskola Ofizialean hasiak ere. Hauetako zentru bat ireki zuten Tolosan iazko irailean, eta jada Donostiara joan beharrik ez dagoenez Ingelesa eta Frantsesa ikasteari gogoz ekin diete.
Niri honek inbidia punttu bat ere sortu dit. Inbidia eta zer pentsatua. Agian meskalerook oraindik garaiz gaude gure burmuina informazioz betetzeko. Halere uste dut nireak gutxienez atea aspaldian itxia daukala.
Gogoa behar da gero lanetik irten eta aula batean sartzeko beraz nire aldetik behintzat animoak beraiei. Eutsi goiari.

1 comentario:

  1. gogoa, bene-benetakoa, gaur zerbeza bat hartzekoa!
    fabi, zuk diozunaren harira nire inguruan ere asko eta asko ari dira ikasten. eta bai, meritua handia da. Zer esango dizut ba, meskalen nahi baino gutxiago egoten naiz eta tabernetan ere asko ikasten da...
    astotxo

    ResponderEliminar