miércoles, 21 de octubre de 2009

100, 22,... 2

"Literaturaren bideak etorkizunean" hizpide izaten ari da Euskal Herriko hiriburu guztietan, editore eta idazleen parte hartzearekin. 111 Akademiaren ideia izan da, eskertu behar zaiona. Zer pentsatua eman beharko luke ere musikak daraman bidea. Meskaleroen erreinuan musika bere horretan hor dagoen elementua da, ezinbestean. Besteak beste, horrek lotzen gaituela esango nuke.
Gu guztion artean taulagainera igotzen garenok azken asteetan egoera bitxiaren aurrean aurkitu gara. Astebeteko epean, gertuko eta ez hain gertuko taldeak gerturatu zaizkigu eskaini behar ditugun hurrengo emanaldietan haiei ere lekua egin diezaiogun erregutuz.
Hau da hau musika emanaldiak daraman bidea, martxa. Nago, talde berriei aukera ematerako orduan, lausotu egin dela bidea. Sasiz beterik balitz bezala. Non jo ez izate hori etsigarria da, zinez. Zer pentsatua ematen duena.
Hamairu-hamalau urte atzera eginez, talde batek "maketa" kalean jarri eta eskualdetik haratago jotzeko aukera zuen. Ez da hori gertatzen orain. Eta arrazoiak ez dira erraz konpontzekoak: Taberna edo aretoetako eragileek musikaren alde apostu egiteko geroz eta araudi zorrotzagoa daukate. Eta, bestalde, ikusleen aldetik talde berri baten doinuak entzuteko geroz eta joera gutxiago dago.
Bestelako joerak nagusitzen ari dira. Badirudi, zuzenekoak garrantzia galdu duen aroan sartu garela. Pause, play, control z eta reset-en garaian bizi garela, alegia. Pizza mikrouhin aparailuan erretzen ari den bitartean.

1 comentario:

  1. Pause, play, control z eta reset-en garaiari
    EZ!

    Horrelakorik ez dugu nahi gure herrian.
    Pentsatzeko, hitz egiteko eta egiteko askatasuna nahi eta behar dugu.

    MESKALEROEN MATXINADA BADATOR....

    ResponderEliminar