viernes, 4 de septiembre de 2009

Udako irakurtaldia


Udan Morellan nintzela "La Nevera" herriko tabernarekin topo egin genuen. Toki horretan bertan ikusgai dago XIX. mendean lurpean eraikitako 9 metroko zabaleradun eremua. Neguan elur biltegia zen, izozkailu artesanala, jakiak hotz iraunarazteko herritarren artean partitzeko gero.
Udal taberna zen, gazte bikote baten ardurapean. Liburutegi polita zuten denen eskuragarri: ekologismoa, feminismoa, mendizaletasuna... atal ezberdinetan banaturik zegoen.
Jateko, bertako produktu ekologikoak. Eta edateko, bidezko merkataritzatik lortutako kafea eta infusioak.
Taberna hartan sesio ederra eman genuen irakurtzen. Eta neroni oso gustura aritu nintzen irudian agertzen den liburua irakurtzen. Arina, erraza eta atsegina. Meritu handikoa, ekonomia arrotza zaigunarentzat liburu ulergarria idaztea!
Biharamunean handik igaro ginen berriro. "Into the wild" diskoa entzuten zen, eddie vedder pearl jam kantariaren bakarkako lana. esandako guztiarekin, argi da go leku gomendagarria dela Morellako La Nevera taberna.
Bide batez, udazken honetan meskalen asteko diskoa izango al da "Into the wild"? Filma ere oso ona dela esan didate.

2 comentarios:

  1. Aspaldi utzi nuen disko hori nik meskalen, nire bezero batek altxor moduan ekarritakoa Londonetik. (bezero hau LA BUENA VIDA taldearekin du harremana, eta bertako kide batek gomendatutakoa da.)
    Ederra benetan, eta gainera goiburu aspaldian entzun gabe (oraintxe berreskuratuko dut)
    proposamen bikana.

    liburua oredea... beste baterako utziko dut nik behintzat.

    IEUP!!!

    ResponderEliminar
  2. Goiburu disko hori gehien entzundakoen artean izango zen iazko neguan. Non ote zenbiltzan zu iazko neguan?

    ResponderEliminar