viernes, 30 de octubre de 2009

Vetusta Morla

Atzo iluntzean Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan ginen Win, Goiburu eta hiruok. Gustora ikusi genuen egun Espainia aldean nabarmentzen ari den Vetusta Morla talde madrildarra. Jendea gustora, taldekideak dena emanez... giro polita sortu zen. Kontzertuaren amaieran, baina ,bisen garaian, sekulako sorpresa eskaini ziguten taldeko abeslariak eta gitarrajoleak izan ere eskenatokiaren ertzera gerturatu eta kitarra akustiko eta ahots soilez, mikrorik eta anplifikadorerik gabe abesti bat eskaini ziguten era oso soilean. 13 arrosa gorriak gogorarazten zidan.
Hau dena ikusita galdera bat etorri zitzaidan burura; Leidor Sessions ikusi ote dute Vetustakoek?

Dock Of The Bay 2009

Dock Of The Bay 2009 musika/zinema jaialdia:
http://www.loveof74.es/weblog/sin-categoria/dock-of-the-bay-2009-programacion-completa/
Egitarau osoa / Bide Ertzean azaroak 27 ostirala Donostia

lunes, 26 de octubre de 2009

Coffee and cigarettes, Leidor and Meskal



Jim Jarmusch handiaren filmografian harribitxia da “Coffe and cigarrettes”. Collage moduko filmean egoera bitxi ugari aurki daitezke. Istorio horietan guztietan, izenburuak biltzen duen bezala, bi osagaiak zigarroak eta kafea dira.

Gurera etorriz, asteburuko gertaerekin filma egingo bagenu, “Leidor and Meskal” izenburua ipiniko genioke. Eta hortik aurrera, bakoitzaren istorioarekin pasarte bana. Hona, nirea:
Meskalen gautxoriak afaltzeko plana egiten ari dira. Ez da nire aukera, ohean sartzea besterik ez dudalako buruan. Larunbata da. Bezperako festa, lo falta, eguerdiko korrika saioa eta arratsaldeko entsegua… pott eginda nago. Joan aurretik ordea, Meskalen dagoen PC-a eskatu dut. Wi-fi dagoenez geroztik, Internet sarean sartzen naiz tarteka. Fabi Hanek ordenagailua bateria gutxirekin dagoen abixua eman dit. Ez dut atzera egin. Jasotako mezuen artean, Lista izenburu duen bat dago. Jarraitzaile batek bidalitakoa da. Mezuan aipatzen dit Internet sarean badagoela zerrenda bat “personas que apoyan a ETA” izenburukoa eta ohartarazi dit zerrenda horretan nire izena agertzen dela. Hura irakurtzean aurpegiaren kolorea aldatu zait. Clint Eastwood-ek Gran Torinon egin bezala ”-Agrhhhhh!” egin dut, erretxinduta. Googlen bilaketan hasi eta ttak! PC-aren bateria agortu da. ”- Agrhhhhh!” egin dut berriro, are erretxinduago.
Lagunak agurtu eta etxerako bidea egin dut, petralduta erabat.

Etxera iritsi eta beste ezustea. Oparia zain nuen, kutxa handi batetan bilduta. Kutxan honako esaldia: “Lampara declaración de amor”. Eta kutxak zer gordetzen zuen bere baitan? Irudian ikusten ari zarete…

Coffee and cigarettes filmean Tom Waitsek eta Iggy Popek duten aurpegi berarekin nagoela esango nuke. Txepela ni! Ez dut tutik ere ulertzen. Nola da posible hain denbora tarte txikian, bata bestearen atzetik, horrelako egoera xelebreak pairatzea.

Niri gertaturikoak irri egiteko balio dezala; pentsatu eta egin. Sms bidez Mescaleko gautxoriei argazkia bidali diet, honako mezuarekin: “Hauxe da egin didaten oparia. A ze egun arraroa, ohera noa”.

sábado, 24 de octubre de 2009

Zorretan gu gaude


Lasai Win lasai, gure etxekoandreari ez diok ezer zor eta! Izatez agian geronek edukiko diagu Bide Ertzeanekoekin zorren bat. Zuen kontura pintxojan ederra egin genian, eta horrek elkar ia zerikusirik ez dugun eta adinez oso desberdin garen zenbaitekin (uste dut Meskalera engantxatuak egotearena dugu lotura nagusia) giro ederra sortzeko balio izan zigunez, GORA ZUEK, GORA GU, ETA GORA GUTARRAK. Zorionekoak gu.

miércoles, 21 de octubre de 2009

100, 22,... 2

"Literaturaren bideak etorkizunean" hizpide izaten ari da Euskal Herriko hiriburu guztietan, editore eta idazleen parte hartzearekin. 111 Akademiaren ideia izan da, eskertu behar zaiona. Zer pentsatua eman beharko luke ere musikak daraman bidea. Meskaleroen erreinuan musika bere horretan hor dagoen elementua da, ezinbestean. Besteak beste, horrek lotzen gaituela esango nuke.
Gu guztion artean taulagainera igotzen garenok azken asteetan egoera bitxiaren aurrean aurkitu gara. Astebeteko epean, gertuko eta ez hain gertuko taldeak gerturatu zaizkigu eskaini behar ditugun hurrengo emanaldietan haiei ere lekua egin diezaiogun erregutuz.
Hau da hau musika emanaldiak daraman bidea, martxa. Nago, talde berriei aukera ematerako orduan, lausotu egin dela bidea. Sasiz beterik balitz bezala. Non jo ez izate hori etsigarria da, zinez. Zer pentsatua ematen duena.
Hamairu-hamalau urte atzera eginez, talde batek "maketa" kalean jarri eta eskualdetik haratago jotzeko aukera zuen. Ez da hori gertatzen orain. Eta arrazoiak ez dira erraz konpontzekoak: Taberna edo aretoetako eragileek musikaren alde apostu egiteko geroz eta araudi zorrotzagoa daukate. Eta, bestalde, ikusleen aldetik talde berri baten doinuak entzuteko geroz eta joera gutxiago dago.
Bestelako joerak nagusitzen ari dira. Badirudi, zuzenekoak garrantzia galdu duen aroan sartu garela. Pause, play, control z eta reset-en garaian bizi garela, alegia. Pizza mikrouhin aparailuan erretzen ari den bitartean.

miércoles, 14 de octubre de 2009

Ikasteko inoiz ez omen da berandu

Azken asteetan izan dugu nahikoa eztabaida tabernan ikasketak direla eta ez direla, izan ere lan munduan zeharo murgilduak dauden zenbait bezero (batzuek 30 urtetik gorakoak) berriro ikasmahaietan esertzera ausartu dira.
Hauteraiko batzuek Uned edo distantziazko unibertsitatean eman dute izena. Ikaskeketa modu honekin klaserik ez dago, temarioa kurtso haseran ematen dute, eta nahi izanez gero larunbatetan tutoritzak dauzkazu eskura; bertan gai horretako irakaslea zalantzak argitzeaz eta arduratzen da.
Badira Hizkuntza Eskola Ofizialean hasiak ere. Hauetako zentru bat ireki zuten Tolosan iazko irailean, eta jada Donostiara joan beharrik ez dagoenez Ingelesa eta Frantsesa ikasteari gogoz ekin diete.
Niri honek inbidia punttu bat ere sortu dit. Inbidia eta zer pentsatua. Agian meskalerook oraindik garaiz gaude gure burmuina informazioz betetzeko. Halere uste dut nireak gutxienez atea aspaldian itxia daukala.
Gogoa behar da gero lanetik irten eta aula batean sartzeko beraz nire aldetik behintzat animoak beraiei. Eutsi goiari.

sábado, 10 de octubre de 2009

Urriaren 23an Tolosa

Urriaren 23an Tolosako Leidor antzokian eskainiko da Leidor Sessions, doako proiekzio bidez. 20:30tan hasita.

viernes, 9 de octubre de 2009

Leidorren bertan "Leidor Sessions" emanaldia urriaren 23an

Meskalerook, hamabost egun barru, 2009ko urtarrilaren 16an bizi izandakoa berreskuratuko dugu hein handi batean. Astotxoa gaur Leidorren izan da probak egiten, eta irudian ikusten duzuenez, Karlosek taulagainetik pantailara salto egin du! Horrela biziberrituko dugu Leidor Sessions emanaldia, eslerkuetatik.
Urriaren 23an 20:30etik aurrera berriz elkartuko gara, meskaleroak eta lagunak, orain bederatzi hilabete hasitako gau zoragarriari segida eman asmoz. Bai horixe, gauak luze jo dezakeelako. Leidorren, lehenik, eta Meskalen, ondoren.

"Ez obeditu inori"




Duela egun batzuk, Fabi Han-ek liburu ederra aipatu zuen txoko honetan. Irakurri dudan azkena ere, nabarmentzeko modukoa dela esango nuke. Mikel Peruarenaren "Ez obeditu inori".

Kontakizuna, antolatuta dagoen moduan, bitxia da oso. Eta kontatzen dena ere, interesgarria oso. XIX. mende bukaerako Donostialdea irudikatzen da, Kubako gerraren itzala, anarkisten ibilerak, bertso paperen garaia, inprentaren garrantzia... Hori dena, Honher harmonika baten errritmora.




viernes, 2 de octubre de 2009

'Non dira?' II?


La tierra está sorda izango du izenburutzat Barricada talde iruindarraren lan berrienak. Luis Cernuda poeta espainiarraren olerki batetik ateratako esaldia da, eta kantu guztiak Espainiako 36ko gerrari buruzkoak dira. Hiru urtez prestaturiko lana izango da, 18 kantu berrik osaturikoa. CDaz gain, liburuxka bat ere banatuko dute, 184 orrikoa. Azaroaren 3an jarriko dute salgai lana.

jueves, 1 de octubre de 2009

La Banda Del Jefe Bigun

Meskalero batzuen lagunak eta espero dugu ostirala eta gero meskalero guztien lagun izango direlakoan. Beraien aurkezpen txartela zera dio:

ESTE GRUPO SOLO TIENE UN OBJETIVO:
PASARLO BIEN, TANTO NOSOTROS COMO LOS QUE NOS VEN.
COMO DECIAN EN EL EQUIPO A:
"Si busca una fiesta rockera de verdad y quiere disfrutar, quizas tenga suerte y pueda contratarlos" !!
MI ROLLO ES EL ROCK!!

Gonbitea luzatuta dago, hitz ordua Iruran Urriak 2 gaueko 00:00.