jueves, 24 de diciembre de 2009

Raising Sand



Eguberri on denoi, hasteko.
Gaur disko bat proposatu nahi dizuet. 2007an argitaratu bazen ere, 2009ko Grammy sarietan jaun eta jabe izan zen. Batetik, Robert Plant, Led Zeppelin taldeko kantari mitikoa entzungo duzue. Bestetik, niretzat ezezaguna den kantari handi bat, Alison Krauss, bluegrass estiloan handienetakoa omen dena. Eta hirugarrenik, T Bone Burnett gitarrajolea eta ekoizlea (Kakik asko miresten duen artista).
Autoa hartu, CDa jarri eta noraezean ibiltzeko disko ederra: "Killing the blues" abestia, triste jarri nahi dugunerako; "Gone gone gone" dantzan eroen moduan aritzeko.
Spotifyn duzue entzungai (ze ona, inbentoa).

martes, 22 de diciembre de 2009

Autokarabana



Aupa lagunok! Atrebentzia handia ez bada, gaur liburu bat aholkatu nahi nizueke.
Fermin Etxegoienen "Autokarabana". Duela hilabete edo, Egunkariaren aldeko elkarretaratze batean parte hartzera deituak izan ginen musikariak. Han azaldu ginen, Donostiako bulebarrean.

Eminentzia denen artean, Gorka Urbizu eta bere arreba ikusi eta euren ondoan jarri nintzen. Hara sorpresa, Gorkak niretzat liburu bat ekarri zuela oparitan esan zidanean. Aholkatzen dizuedan hauxe. Egilea Berriako kolaboratzailea da, Argian idazten du ere, Gazteako esataria...
Oso gustura irakurri dut. Abiada bizian. Autokritika eta umorea, osagai nagusiak. Seriotasunaren lurralde santu honetan, zinez eskertzekoa.

Gutuna oraindik ez baduzue egin, Olentzerori eskatu. Garaiz zabiltzate!

viernes, 18 de diciembre de 2009

Seguru al zaudete?



Seguru al zaudete? Igandekoa aurrera al doa? Eta zuen seme-alabek ba al dakite? Eta zer diote? Penarik ez? Eguberrietan gaudenez, ez al diozue bizitza barkatuko arkume gaixoari? Hain bihotz gabeak ez zarete izango, ezta?

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Meskaleroak Sound System

Disko jartzaileak, prest dagoeneko? Gutxi falta da eta... atzo jakin genuen zuek ere taulagainean aritu behar duzuela. Dantzariak ere ba al datoz? Beyonceri edota Laurari esan, ziur animatuko direla!



Abenduak 12 larunbata 22:30 Andoain Gaztetxea
deabruak teilatuetan + meskaleroak sound system