jueves, 17 de septiembre de 2009

Gaurko proposamena (2)


Kaixo koadrila.

Duela pare bat aste ekin genion tabernan gustora entzuten ari ginen musika zuei proposatzeari, eta gaurkoan ere badut zer eskaini. Egia esate aldera disko honen berri blogkide dudan Winen bitartez izan nuen, beraz eskerrak berari.

Pete Yorn (New Jersey 1974)eta Scarlett Johansson (New York 1984)bikoak dakarkigun "Break Up" diskoa aurkeztera nator. Disko honetan batipat country doinuak jorratzen dituzte, eta aipagarria da oraino zine mundutik ezagutzen genuen (Woody Allenen musatzat dute) Scarlett Johanssonen ahots goxoa. Pete Yorn berriz azken urteetan jario oparoa izan duen egilea da, izan ere, estudioko bost eta zuzeneko bi lan argitaratu ditu 2000. urtetik hona.
Gustokoa izango duzuelakoan aio.

1 comentario:

  1. bejondeizula FABI HAN
    dena den abantailarekin jokatzen dezute
    hik diskak entzuteko lanean aukera daukak
    eta WINek beti du zerbait interesgarria gomendatzeko...
    egunen batean ere guk egingo dugu gomendioa
    ea laister den

    ResponderEliminar