viernes, 18 de septiembre de 2009

Iraila bukaera gogorra

Oporretako buelta benetan gogorra aurtengoa, batzuentzat behintzat, agian hilabete hasiera ez hainbestekoa ,baina a zer bukaera datorkiguna denoi.
Asteburu honetan gure Deabruak Teilatuetan eskoriatzan Berri Txarrak taldeareakin batera jaialdi izugarria, agian hurrengo proposamena "Payola" beraien azken diska, oraindik ez dugu izan gure artean beraz beste baterako utzi behar.
Jaialdia nahiko ez eta Meskaletik 300 metrotara Garagardo Azoka.
Hurrengo asteburuan berriz Iruran San Migelak. Bertatik bi asteburutarako proposamenak, ostirala 25 Joselu Anaiak, iralak 26 Bonberenea Txaranga , Bongo Botrako (reggae, ska, rumba, punk eta cachondeopadre ) talde kataluniarra eta Betagarri talde Arabarra, irailak 2o Erramun Martirikorena eta Mikel Markez, urriak 2 La banda del jefe Bigun (Rock & Roll)nafarrak eta amaitzeko urriak 3 Kale animazio saio interesgarria non sua , dantza eta perkusioa batutzen duten Les Diables de Canovelles talde kataluniarrarekin eta bukatzeko dantzaldia Trikizio taldearekin, beraz badakizue, kabia uzteko eta gure herrira urbiltzeko aukera paregabea. hori dena gutxi ez balitz igande horretan bertan urriaren 4 donostian Kilometroak jaia ospatuko da Gros auzoan, Zurriola aldean.


Beraz lagunak Iraila bukaera gogorra eta urria ere esan bezala ustez behintzat badirudi ekintza beterik datorrela.

2 comentarios:

  1. Ez ahaztu irailaren 30ean FNACen dugun hitzordua, meskaleroak gonbidatuta zaudete Bide Ertzeanen "Leidor sessions CD-DVD" diskoaren inguruko prentsaurrekora. Eguerdiko 12:00etan hasiko da.

    ResponderEliminar
  2. Eskertzen da gonbitea, Win. Okerrik ezean han izango nauk. Dena den, buf... Mikel Urdangarinek egun berean aurkeztuko du bere azken lana. Arriagan. Pentsatzen dut kontzertuan aurkeztuko duela eta prentsarako aurkezpena lehenago egingo duela. Bestela... gutxi zarete eta elkarri lekua jaten ibiltzea gehiegitxo izango litzateke.

    Beste sarrera bat egiteko adina aitzakia eman dit gonbite horrek; ea geroxeago tarte bat hartzen dudan

    ResponderEliminar