lunes, 21 de septiembre de 2009

Gure Imanol


Ostegun gaua, Meskal taberna, bada gurean begirada guztiak bereganatzen dituen norbait; eta ez, ez zen Toxic twins taldeko inor, ezta Crazy cymbal ere. Azkenaldian errealzaleon (uste dut athleticen zaleren bat ere badela gurean, zorionekoak zuek...) itxaropen egarria asetzen ari den jokalaria zen: Imanol Agirretxe.

Lasai ederrean zegoen bere (gure) adiskide Bambinarekin berriketan errealaren bi jarraitzaile sutsu gerturatu zitzaizkion arte. Atzo Gironaren aurka ez dakit, baina lehengoan egin zuen regatea Leo Messi berak ere sinatuko zukeen.

Gure animoak bai, horiek bai eskertu zituen, horregatik sartu zituen atzokoan bi gol. Aupa hi!

1 comentario:

  1. Aupa imanol!
    Gora Usurbil!
    Gogoan dut oraindik bere lehen agerpena Meskalen, mutil gaxua, eskerrak gure Sherifak barran sartu zuen "lanera".

    ResponderEliminar