lunes, 4 de enero de 2010

Ostiral honetan, festa Donostiako Dokan




Duela bi urte, hitza bete eta "1973" diskoarekin itzuli ziren Deabruak Teilatuetan taldekoak. Geroztik kontzertu asko eskaini dituzte. Dokara, unerik gozoenean iritsiko dira. Disko berriko zein disko zaharretako kantuek toki izango dute urtarrilaren 8an eskainiko dute saioan. Arrutik Europa eta Asia partean bidea zabaltzen jarraitzen duen bitartean, Davidek lagunduko gaitu baterian, Donostiko Doka, Azkoitiko Matadeixe eta Bilboko Kafe Antzokiko saioetan. Informazio gehiago: www.deabruakteilatuetan.com

COLEMANS+ lau musikazaleen abentura berria da, baina ez da guztiz ezezaguna. Gonbidatu berezi gisa ariko dira. Crazy Cymbal "Demetradze" (bateria), Toxic Twin 1 "Achinpun" (baxua), Toxic Twin 2 "Dramé" (gitarra eta ahotsa) eta The Voice of the Century "Necati" (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute taldea. Euren abestiak entzuteko sartu hemen: www.myspace.com/peiremans


Eguna: urtarrilak 8, ostirala.
Lekua: Doka Kafe Antzokia (Donostia).
Ordua: 20:30.
Sarrera: 6€ aurrez / 8€ bertan.

Urtarrilak 9 larunbata Azkoitiko Matadeixe, 23:00etan.
Urtarrilak 21 osteguna, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean.

2 comentarios:

  1. Non dira meskaleroak? Autokarabana irakurtzen? Robert Planten diskoa erosten? Colemans+ entzuten? Ala meltxorren esperoan, bidelapurrarena egiten? Ba al dago norbait mugaz bestaldera?

    ResponderEliminar
  2. Meskalerook oporretan ibili gara eta denetarako beta izan dugu: irakurtzeko,musika entzuteko eta baita parrandarako ere. Halere ostiralean Dokan izango gara kontzeruaz gozatzen. Bertan ikusiko garelakoan. Aio

    ResponderEliminar