viernes, 7 de mayo de 2010

Eugenio Mujika HABEko zuzendaria, by Pato Lucas

2010.V.6. Amasako kultur etxean Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren XIV. edizioa. 111 Akademiako irakurleek Irati Jimenezen ‘Nora ez dakizun hori’ izendatu zuten 2009ko libururik gogokoen. Ohi bezala ekitaldira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Amasa-Villabonako Udaleko ordezkariak etorri ohi dira. Oraingoan Eloi Egibar Larramendi Kultur Bazkunekoa, Maixabel Arrieta Amasa-Villabonako alkatea, Esti Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta goian aipatu Eugenio Mujika HABEko zuzendaria Eusko Jaurlaritza ordezkatuz.

Harri eta lur geratu zen bertaratutako hainbat Eugenio Mujika jaunaren korbatarekin. Ikus ezazu argazki hauen bidez, agian irri eginen duzu Amasan beste batzuk egin zuten bezalaxe. Eusko Jaurlaritzaren izenean euskal literaturaren ekitaldi esanguratsuenera modu xelebrean agertu zen jantzita; Eugenio Mujika HABEko zuzendaria, by Pato Lucas.

4 comentarios:

  1. ze esango det ba?
    KUA KUA KUA!!!

    JA JA JA JA!!!

    ResponderEliminar
  2. Ondo iruditzen zait korbatarena, literatura ludikoa da. Ez dago inolako errespetu faltarik!Agian hau idatzi duenak agian nahiago luke HABEren zuzendaria sotanarekin agertzea! Birzikla zaitez

    ResponderEliminar
  3. Arrazoi du azken komentarioa egin duenak. Artikulutxoa idatzi duenak niri barre egiteko gogoa ez, negar egitekoa ematen dit.Bere mentalitatea XIX mendekoa iruditzen zait. Eusko Jaurlarizako ordezkari horren jazteko modua gustatzen zait. Uniformea nahi duena sar dadila apaiz edo polizia.

    ResponderEliminar
  4. ei ei ei...
    zer pasatzen da mutilak?
    a zer humorea....
    pato lucas, sotanak.....
    erlajatu zaitezte....

    ResponderEliminar