martes, 23 de marzo de 2010

Liderrez

Pasa den Ostiral gauean Pereza taldea ikustera joan ginen Donostiako Kursaalera. Giro bikaina sortu zuten Madrildarrek eta azkenean kontzertua jai giro ederrean amaitu zuten. Ostiraletik baina, gogoeta bat dabilkit buruan, eta gurean musikaririk badugunez, ea zer iruditzen zaizuen.
Pereza bikotea adibidetzat harturik, orokorrean taldeetako lider edo front man-en irudia ageriko geratzen da zuzenekoetan zen prentsa agerraldietan etab. Lehen aipatu bikotean, Leivak (bikain bai abesten bai kitarra joaz) betetzen du rol nagusia. Nabari da gainera gozatu egiten duela hartu duen jarrera horrekin eta gustoko duela jendearen begiradak berari zuzendurik egoteak. Uste dut talderik gehienetan abeslariak betetzen duela lidertzaren papera, baina AC/DC taldean esaterako Angus Young gitarra jole saltaria dugu arreta erakarle nagusi, eta izango dira adibide gehiago.
Halere ez dakit hau kanporako itsura edo errealitatea ote den, alegia benetako liderra kanpotik nabarmentzen den hori edo ezkutuan dagoen besteren bat ote den itzalean agintzen duena.
Ea zer diozuen zuek. Ondo izan.

1 comentario:

  1. Goiburuk dio Yoko Onorekin nahikoa eta sobera dugula! Sormen handiko musikari desastroso asko dago, laguntzaile onak bilatu behar.
    Eta, bai martxoan gaude, baina ausartuko naiz irreberentea izaten: musikan eta edozein taldelanean familia politikoak izorratzen duela dena... irreberente esan dut? familia politikoa laga eta ipini neskalaguna, andrea, amorantea. Galdetu Joey-Johnny Ramoneri edota John Lennon-Paul McCartney-ri.
    La culpa de todo la tiene...

    ResponderEliminar