martes, 22 de diciembre de 2009

Autokarabana



Aupa lagunok! Atrebentzia handia ez bada, gaur liburu bat aholkatu nahi nizueke.
Fermin Etxegoienen "Autokarabana". Duela hilabete edo, Egunkariaren aldeko elkarretaratze batean parte hartzera deituak izan ginen musikariak. Han azaldu ginen, Donostiako bulebarrean.

Eminentzia denen artean, Gorka Urbizu eta bere arreba ikusi eta euren ondoan jarri nintzen. Hara sorpresa, Gorkak niretzat liburu bat ekarri zuela oparitan esan zidanean. Aholkatzen dizuedan hauxe. Egilea Berriako kolaboratzailea da, Argian idazten du ere, Gazteako esataria...
Oso gustura irakurri dut. Abiada bizian. Autokritika eta umorea, osagai nagusiak. Seriotasunaren lurralde santu honetan, zinez eskertzekoa.

Gutuna oraindik ez baduzue egin, Olentzerori eskatu. Garaiz zabiltzate!

1 comentario:

  1. Hi ba niri piztu didak liburu hori sortzeko gogoa. Tituloa eta azala ederra dituk behintzat

    ResponderEliminar